Ezusteko handiak ematen dituen kirola da. Hori esan ohi dugu txirrindularitzari buruz, eta gaur, beste behin, bere izaera erakutsi du kirol horrek. Azken egunean, azken unean, argitu dira podiumera igo diren gizonen izenak. Erlojupeko luzea, eta, gainera, azken etapa: aproposa guztiok hankaz gora jartzeko. Besterik gabe, azkenean, Contadorrek (TCS) astelehenean erdietsi zuen postuari eutsi dio, azken egunetan ahul sentitu dela aitortu duen arren. Ez da, gainera, nolanahiko garaipena izan, askotxo baitira 49 segundo sailkapen nagusirako. Badakizue 49 segundotan, gutxi gorabehera, 200 ume jaiotzen direla munduan? Hori, beraz.
Kategoria Artxiboak:Analisia
Protagonismo kontua
Txirrindulari askok protagonista izan nahi zuten atzo. Ihesaldi potoloa osatu zen etapako lehenengo zatian, sarrera-irteera askorekin. Sailkapen orokorreko gizonek protagonismoa bereganatu zuten geroago, azken igoeran, baina azkarregi galdu zuten. Gutxi iraun zuen euren momentuak. EITBko moto gidari bat ere zorigaiztoko protagonista izan zen, etapa hasi baino lehen istripua izan zuelako. Zorionez, onik dago. Baina azkenean, protagonista bakarra izan zen. Hain zuzen, protagonismoa eskuratzeko aukera bakarra joan zitzaiola uste genuena: Ben Swift.
Bi esprint izan ditu aurtengo Itzuliak, eta atzokoa ia ustekabean. Egia da Oricako esprinterrik gabe aritu zela Swift, baita bost mendateren ostean irabazi duela ere. Irribarre egiteko arrazoi bat emango zion behintzat Swiftek Sky taldeari, denboraldi hasiera zalapartatsu honetan. Esan bezala, Tinkoff-Saxok eta Movistarrek, hau da, faboritoen taldeek, lanean jarri zirenean, ihesaldiaren ametsari amaiera jarri eta sailkapen orokorrari begiratzera behartu gintuzten. Hori nahi genuen, seguruenez. Baina hala ere, ezer gutxi iraun zitzaigun pozak. Hainbeste itxaron behar izaten denean…
#89 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa
Post honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Euskal Herriko Itzuliari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Ibilbideari errepasoa: betiko egitura du aurtengo Itzuliak, baina badu aurtengoak zerbait bereizgarria
– itzulia.net webgune berria. Tropelak antolakuntzarekin elkarlanean garatutako proiektua
– Hautagaiak nagusiak: bakarra aukeratzeak sortzen duen zailtasuna
– Beste hautagaiak: erlojuaren kontrako azken etapa zenbateraino hartu behar dugu kontutan?
– Azkarrak: bi motatako azkarrak bereizten dituzte solaskideek
– Besteak: euskaldun gehienak azken multzoan daude, eta tartean taldeburu izango direnak
Continue reading “#89 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”
#88 Tropela.net podcastak: Milan-San Remo 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa
Post honetan Eneko Garatek (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Milan-San Remo lasterketari errepasoa egiten diote, Tropelako egutegian lehen aldiz lehiaten den klasiko handia. Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Ibilbideari errepasoa: aldaketa ibilbidean
– Hautagaiak nagusiak: esprinterrak bakarrik aukeratu?
– Beste hautagaiak: taldeetan ohiko izaten diren liderrak zein paper izango dute?
– Besteak: talde apalagoetako txirrindulariak kontutan hartu? Euskaldunak?
Continue reading “#88 Tropela.net podcastak: Milan-San Remo 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”
#87 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa
Post honetan Eneko Garatek (@egarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Paris-Nizako lasterketari errepasoa egiten diote, 10. denboraldi honetarako lehen kinielari begira interesgarri izan dakizukeena. Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Tropelan izandako aldaketak: luxuzko gregarioak
– Ibilbideari errepasoa: ez dago erlojuaren kontrako saiorik
– Hautagaiak nagusiak: aurten multzo hau izateak zailtasuna areagotu du
– Hautagaiak: multzo zabala
– Azkarrak: ibilbideak zein esprinter mota aukeratu baldintzatzen du
– Beste azkarrak: ez zaigu iruditu Besteak multzoan azkarrik geratu denik
– Besteak: klabeetako bat izenez aukeratu beharrean zein taldetan dagoenaren baitan aukeratzea dela nabarmentzen dute
Continue reading “#87 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”