Iban Hernandezek(@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2017ko Paris-Nizako kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.
Kategoria Artxiboak:Analisia
Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu

Tropelako kiniela egin aurretik ez dago sobera Paris-Niza probaren ibilbideari bistadizo bat botatzea. Aurtengo lasterketa martxoaren 5ean, iganderarekin, abiatuko da Bois-d’Arcyn eta ez da erlojupeko lehiarekin hasiko. Hori da, begien bistan, aldaketarik nagusiena aurreko urtekoekin alderatuta. Lehenengo hiru etapak lasai samarrak izango dira sailkapen nagusiari begira. Hortaz, esprinterrek eta ihesaldietan iaioak direnek hiru egun apropos izango dituzte borrokarako.
Martxoaren 8an, asteazkenarekin, jokatuko da erlojupekoa. Etapa bitxia inondik ere, izan ere, 14 kilometro eta erdiko saioaren azken hiru kilometroak maldan gora izango dira. Hori horrela, erlojuz kontrako espezialistek lanak izango dituzte igotzaile petoei eusteko. Ostegunean, berriz ere bare eta ostiralean, martxoak 10, izango da lehen mendiko etapa; ziklistek ez dituzte mendate izugarri gogorrak igoko, baina oso ibilbide gorabeheratsua izango dute eta azken bi kilometroek ia %10eko malda dute. Continue reading “Lasai antzean hasi eta su bizian bukatu”
Ion Izagirre maila erakusten
Sekula ez dut gaur bezala Murtziako Itzulia jarraitu. Egun bateko lasterketa da eta denboraldi hasiera honetan denok dakigu lasterketa hauek berebiziko garrantzirik ez dutela, baina gaurkoa desberdina zen eta jarraitzea erabaki dut. Continue reading “Ion Izagirre maila erakusten”
Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da
Sasoi hasierako lorpenek ez dute balio ondorio gehiegi ateratzeko. Horrela ere, Quick-Step Floors taldeak argi du aukera duenean, tropeleko azkarrenak izan nahi dutela. Argentinan, Dubain edo lehiarako prest dauden edozein lekutan. Continue reading “Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da”
Guda ireki eta zikina Bielesen
Amaitzear da 2016-2017 ziklokros denboraldia. Iritsi da urteko azken zita garrantzitsua eta asteburu honetan jakingo dugu nor diren munduko txapeldunak. Aurtengoan Luxenburgoko Bieles herrixkan ospatuko da munduko txapelketa, eta dirudienez, elurturiko zirkuitu azkar eta tekniko batean. Beheko irudietan ikus daiteke zirkuitua.
Elurrarekin ala elurrik gabe, ikuskizuna eta emozioa ziurtatuak egon ohi dira urtero munduko txapelketetan. Atzo ostiraleko entrenamendu ofizialen ondoren, gaur larunbatez eta bihar igandez izango dugu lehia. Gaur juniorrak eta emakumezkoak, elite zein 23 urtez azpikoak, igandean elite zein 23 urtez azpiko gizonezkoak. Programa osoa eta ordutegiak hemen irakur ditzakezue. Eta zuzenean jarraitzeko, ez ahaztu UCIren Youtube kanalak zuzenean ematen dituela proba guztiak.