Uztailaren 6an milaka lagun biltzen dira nafar lurretan munduan dauden festarik onenetan parte hartzeko: San Ferminak. Lehenago, udaberrian milaka lagun hurbiltzen dira euskal errepideetara munduan dauden txirrindularitzarik onenaz gozatzera. Udan bezala: hasi da festa!
Gaur ospatu da Lizarran Miguel Indurain Sari Nagusia. Hurrengo egunetan gure errepideetan biziko dugun lasterketetan lehena. Astelehenean Euskal Herriko Itzulia hasiko da eta datorren igandean ospatuko da Udaberri sari nagusia Zornotzan. Continue reading “Motorrak berotzeko, Indurain Saria”

Brasil eta Argentina. Argentina eta Brasil. Messi eta Neymar. Futbola da nagusi Hego Amerikako bi herrialdeotan, nahiz eta noiz edo noiz, beste kirolen batek poza ematen dien herritarrei –argentinarrei saskibaloiak, adibidez-. Edonola ere, ziklistarik ere bada nola Brasilen hala Argentinan, eta baita zaleak ere. Edozein oilarri gandorra erakusteko adorea dutela erakutsi berri dute Argentinako eta Brasilgo txirrindulari batzuek Argentinako errepideetan jokatu den San Luiseko Tourrean. Zuekin guztiokin, Diaz, Guevara (ondoko argazkian) eta Diniz.
Hementxe da World Tourra. Australiako epeletik iritsiko zaizkigu denboraldiko lehen notiziak. Txirrindulariek lehenengo pedalkadak emango dituzte Australia aldean, Tour Down Under lasterketan. Oso lasterketa berezia izango da bereziki Mikel Astarloza sanpedrotarrarentzat, izan ere, aurten 10 urte beteko dira itzuli hori irabazi zuenetik.