Herri xehea, jauntxoen gainetik

ArredondoFroome, Nibali, Rui Costa edota Hornerren baimenarekin, joan den denboraldian, askoren ustez, Kolonbiako kakalardoen itzulera izan zen aipagarriena: Uran, Henao, Quintana eta Betancur nabarmendu ziren. Bada aurten, urteko lehen lasterketetako batean, Argentinako San Luiseko Tourrean, beste kolonbiar bat dabil bolo-bolo: Julian Arredondo -ondoko argazkian, Quintanari bostekoa ematen-. Ez da gutxiagorako, maldan gora bi etapa irabazi ditu eta. Ipurdia erakutsi dio tropelari 25 urteko igotzaileak. Continue reading “Herri xehea, jauntxoen gainetik”

Kristona, Chris

Euskaltel-Euskadi eta Fernando Alonsoren arteko hitzarmenak itzalean utzi zuen atzo Hornerren garaipena Espainiako Vueltan. Pena da, Txikitok -hala esaten omen zioten Saunier Duval taldean zegoenean- handia egin baitzuen. Bigarren etapa garaipena eta liderraren maillota soinean. Baietz podiumean bukatu. Zergatik diodan Hornerrek podiumean bukatuko duela? Bada Hazallanasen gora egindakoa oso handia izan zelako. Ez alferrik, faborito nagusiari, Nibaliri, 48 segundo atera zizkiolako, eta hori asko da. Ez zuen behera egin azken kilometroetan, egurrean egin zuen igoera makurra. Purito eta Valverderi minutu bat baino gehiago atera zien, harrapazak… Continue reading “Kristona, Chris”

Marrazoa, itsaso zabalean

Lortuko al du Nibalik Espainiako Vueltan nagusitzea? Hori da neure buruari egiten diodan galdera nagusia itzuliaren atarikoan. Zergatik? Bada garaipena lortuz gero, azken 20 urteetan soilik hiru txirrindularik egin dutena berdinduko lukeelako: denboraldi berean bi itzuli handitan gailentzea. Miguel Indurainek (1993), Pantanik (1998) eta Contadorrek (2008) erdietsi dute hori.

Ez dakiguna da, zehatz-mehatz, zer motibazio mailarekin ekingo dion Vueltari. Munduko Txapelketa Italian izango da, eta ez litzateke harritzekoa marrazoak ortzadar maillota etxean jantzi nahi izatea. Munduko Txapelketari erabateko arreta eskaintzen ez badio, bera joko nuke nik faborito nagusitzat Vueltarako. Continue reading “Marrazoa, itsaso zabalean”

Eta zu, zeinekin geratzen zara?

Datozen asteetan aldaketa handirik egon ezean, agur esan beharko diogu Euskaltel taldeari. Sortu zenetik une zirraragarri asko eman dizkigu euskal zaleoi. Memoria astintzen hasita izan dira, bai, une gogoangarri asko. Goazen denon artean mementu horiek biltzera. Ziur zerrenda polita, oparoa eta gozagarria osatuko dugula. Frantziako Tourra, Italiako Giroa, Euskal Herriko Itzulia, Espainiako Vuelta… Badago non arakatu, benetan. Continue reading “Eta zu, zeinekin geratzen zara?”

Gaztea, heldua eta zaharra

Kittelek irabazi du azken etapa eta Parisko podium nagusira Froome, Quintana eta Rodríguez igo dira. Hiru belaunaldi ordezkatzen dituzte lehen hiru sailkatuok.Beharbada, ez duzu ikusita izango Sergio Leoneren Il buono, il brutto, il cattivo (Ona, itsusia eta gaiztoa) western motatako filma, baina pelikula mitikoa da, inondik ere. Hiru pistoleroren istorioa kontatzen du, zein baino zein azkarragoa. Tituluarekin hitz jolasa egiteko baimena hartu dut gaurkoan. Continue reading “Gaztea, heldua eta zaharra”