Direnak eta ez direnak

Azken egunetan, Giroa irabazteko faboritoek bakarrik ez. Italiako Itzulian izango ez direnek ere zer esana eman dute. Izan ere, Basso -argazkian- ez da Giroan izango, ipurdian min hartuta baitabil. Bassorekin batera azken urteetako Giroetako etapa menditsuetan bere burua maiz erakutsi duen Rujano ere ez da irteeran izango. Bere taldeak, Vacansoleilek, kanpoan uztea erabaki du, Venezuelako igotzaile ttikia dopinaren aurkako ikerketa batean sartuta dagoelako. Ez ahaztu, era berean, joan den urteko Giroan ia guztiok aho bete hortz utzi gintuen De Gendt ez dela lehiatuko. Lastima. Continue reading “Direnak eta ez direnak”

Kreuzigerren lehen klasiko handia

Kreuziger helmuganSaxo Bank-Tinkoff taldeko txekiarrak irabazi du Amstel Gold Race. Bakarrik helmugaratu da. Valverde izan da azkarrena pelotoian, 22 segundora eta Gerrans hirugarren izan da. Taldetxo horretan, besteak beste, Henao kolonbiarra, Gilbert Munduko Txapelduna, Mollema holandarra eta Gasparotto italiarra –iazko garailea- sartu dira.

Inolako zalantzarik gabe oso garaipen garrantzitsua erdietsi du Kreuzigerrek, eta agian bide berri bat urratzen hasi. Izan ere, igotzaile ona da txekiarra. Eta erlojuz kontra ere itxuroso moldatzen da. Horrek, baina, ez dio balio izan hiru asteko itzulietako podiumik zapaltzeko; bereziki handia izan zen iazko Giroan jasotako zaplastekoa. Etapa irabazi zuen Alpe di Pampeagon, bai, baina bezperan minutu asko galdu eta agur esan behar izan zion sailkapen nagusiari. Beharbada, klasikoetan bide oparoa urratuko du Kreuzigerrek aurrerantzean. Continue reading “Kreuzigerren lehen klasiko handia”

Rene Vietto eta Radio Caracol

Martin alemaniarrak irabazi du Beasaingo erlojupekoa. Sailkapen nagusiari dagokionez, Quintana kolonbiarrak -bigarrena izan da erlojupekoan- etxeratu du Itzulia gehienek Porte faboritotzat jotzen bazuten ere. Porte eta Henao izan ditu ondoan Quintanak Beasaingo podiumean.

Hala ere, azken emaitzaz harago, beste bi zertzelada ematera natorkizue plaza honetara oraingoan. Ez dago dudarik. Amets Txurruka izan da Itzuliko protagonista nagusia. Edo nahiago baduzue protagonista nagusienetako bat. Ziurrenik Ametsek ez du jakingo nor zen Rene Vietto. Ezta kinielan beste inork baino puntu gehiago lortu dituen Sakopakok ere -bejondeiola!-. Kinieletan balego askok aukeratuko genuke begiak itxita, ziur. Nor zer Vietto?. XX. mendeko 30 eta 40ko hamarkadetako txirrindulari frantziarra zen. Viettok ez zuen Tourra irabazterik izan, baina bera beste inor baino gehiago maite zuten zaleek. Izugarrizko estimua zioten, Ametsi bezala. Continue reading “Rene Vietto eta Radio Caracol”

Itzulia in crescendo joango da

Lehen bi etapak lasai antzean hartu ahal izango ditu Euskal Herriko Itzuliko tropelak. Asteazkenetik aurrera, ordea, ez da bakerik izango. Trapagaranen, Arraten eta Beasainen bukatuko diren etapetan ziklistak sakabanatuta iritsiko dira. Continue reading “Itzulia in crescendo joango da”

Porte, eguzkipean gozo

Sky taldeko Portek irabazi du Paris-Niza, Talansky eta Perauden aurretik. Ez dut ondorengo lerrootan Paris-Nizaren kontakizuna egiteko asmorik. Bai, ordea, irabazleari buruzko lau zertzelada eman, bi urtez itzalpean egon ostean berpiztu dela baitirudi. Continue reading “Porte, eguzkipean gozo”