
34 urterekin jo du goia Evansek, Tourra irabazita. Schleck anaiak ezker- eskuin igo da Parisko podiumera.
“Evansek astebeteko itzuli mordoa irabaz dezake, indarra horretan jarriz gero –eta egun bateko probak; ez ahaztu 2009an Munduko Txapelketa irabazi zuela eta iaz, Fleche-Wallone, Ardenetako Hirukoteko bat-. Itzuli laburretarako dohainak baditu. Klase handia du, benetan. Erlojupekoetan ondo aritzen da eta mendian ere onenen pare ibiltzen da. Euskal Herriko Itzulian parte hartzen badu, erne berarekin. Eta Dauphine edo Suitzako Itzuliak ere berarentzat oso egokiak izan daitezke. Tourra? Nik ez dut faboritoen artean sartuko, eta pena litzateke harentzat oso egokiak diren proba batzuei uko egitea Tourrerako indarrak gordetzearren”. Continue reading ““Nik ez dut faboritoen artean sartuko””
Joan den urtean aho bete hortz utzi gintuen, batez ere Giroan. Aurten, Contadorren aldeko morrontza lanak direla eta, Porteren berri kasik ez dugu izan. Tourrean ordu erdi galduta iritsiko da mendira. Hor nabarmendu nahi du, taldeburuaren mesedetan.
Rui Costa Movistar taldeko portugaldarrak irabazi du Super-Besse Sancyko gainean bukatutako etapa. Erdialdeko mendiguneak etapa ikusgarriak eman ohi ditu urtero eta halakoxea izan da gaurkoa. Seigarren kilometroan eraturiko ihesalditik biziraun duen bakarra izan da Rui Costa. 12 segundora iritsi da Gilbert, eta 15 segundora faborito gehienak, Gesink izan ezik. 
12 txirrindulari aukeratu ostean, kiniela osatzeko azken urratsa baino ez zaigu geratzen. Besteak multzoko sei ziklista aukeratzea. Talde zabala, inondik ere, 100dik gora txirrindulari ditugulako aukeran. Nondik jo? Ba, tropelazale gehienek Cancellara, Sylvain Chavanel, Gadret eta Voeckler begiz jo dituzte.