Gazteek sua eramango dute

Ez dira sailkapen nagusiaren lehian egongo, baina Vueltako arreta guneetako bat izango dira ziklista gazteak. Tartean dira Kittel, Talanski, Phinney, Kruiswijk, Dalenkob eta noski, Sagan. Haietako batzuek kinieletan tokia izango dute, ziur.

Joan den urtean oihartzun handia izan zuten Peter Sagan eslobakiarraren ibilerek. Ez da harritzekoa, profesionaletan korritutako lehen proban, Australiako Tour Down Underren ez zelako kikildu eta Evans, Valverde eta Luis Leon bezalako ziklistekin ihesean ibili zen. Bada zerbait, ezta? Hura ez zen kasualitate hutsa izan: Bina etapa irabazi zituen Paris-Nizan eta Kaliforniako Tourrean eta beste etapa bat Romandian. Aurten erritmoari eutsi eta garaipen zakua betetzen jarraitzen ari da Liquigas Cannondale taldeko txirrindularia: bina etapa Suitzako eta Poloniako Itzulietan eta Polonian sailkapen nagusia ere irabazi du. 21 urte ditu eta harentzat hiru asteko lehendabiziko itzulia izango da Espainiako Vuelta. Azken metroetan azkarra da eta koska batean bukatzen diren lasterketetan oso trebea da. Etxera esku hutsik itzuliko ez delakoan nago. Continue reading “Gazteek sua eramango dute”

Podiumean, behingoz?

Denbora ez da alferrik pasatzen. Bederatzi urte joan dira euskal ziklista bat hiru asteko itzuli batean podiuma azkeneko aldiz igo zenetik. Aurten Igor Antonekin amets egin dezakezu? Amets egitea librea da eta Antonek iaz, Espainiako Itzulian bertan, erakutsi zigun gai dela onena edo onenetako bat izateko. Ea ba… Continue reading “Podiumean, behingoz?”

Oilar askoren artean aukeratu behar

Egun bakarreko lasterketa guztietarako bezala, erronka handia izango da benetan, Donostia-Donostia klasikoaren kinielarekin asmatzea. Dena dela, izen ezagunik ez da falta parte hartzaileen zerrendan.

Gilbert da aipatu beharreko lehen izena. Hura jaun eta jabe izan zen Ardenetako Hirukotean, aurtengo udaberrian, eta Tourreko lehen etapa eskuratu zuen. Donostiara irabazteko asmotan etorriz gero, lehian egongo da, Jaizkibel eta Arkale ez direlako nahikoak hura bezalako ziklista bat jokoz kanpo uzteko. Hushovd norvegiarra ere erakustaldiz erakustaldi ibili da Tourrean, eta bereziki gogoangarria izan zen Lourdesekogaraipena Aubisque igarota. Continue reading “Oilar askoren artean aukeratu behar”