Podiumerako atea zabalik

Criterium Dauphine Libere 2014  stage -2

Beste behin uda garaia iritsi da eta honekin bat aurtengo Tourra. Sailkapen nagusira begira, derrigorrezkoa da bi txirrindulari aipatzea besteen gainetik, Contador (TCS) eta Froome (SKY), aurtengo Tourra irabazteko hautagai nagusiak eta printzipioz Pariseko podioko lehen bi postuak beteko dituztenak. Bi zezen hauen atzetik ordea, gauzak estu eta larri joango direla dirudi eta podioko 3.postuko ateak zabalik daude, hona hemen 3.postu hori konkistatzeko zerrendan azaltzen diren hautagai nagusien analisi laburra (apustu etxeetako 5 hautagai nagusienak).
Continue reading “Podiumerako atea zabalik”

#92 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Ibilbidearen azterketa

Frantziako Tourra 2014Post honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Frantziako Tourrari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Aurtengo Tourra Ingalaterratik hasten da
– Ez dago prologorik
– Harbidetako etapa bat jokatuko da
– Ibilbidea orokorrean gogorra
– Azken aurreko erlojuaren kontrako bakarkako saioa bakarra, nahiz eta 54 kilometrotako den, luzea
– Azken eta 19:00ak aldera amaituko da aurretik emakumezkoen La Course lehiatuko delako lehen aldiz historian

Continue reading “#92 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2014. Ibilbidearen azterketa”

Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!

Tropela asturieraz eta Disqus euskaraz2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere. Continue reading “Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!”

10. Tourrean, Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean

Laboral Kutxa SariaDakizuen moduan, aurtengoa Tropelak lehiatuko dugun 10. Tourra izango da. A ze marka!! Hori gogorarazteko harro aldatu dugu goiburuko logoa 10 zenbaki dotorea gehituz. Eta beti esan ohi dugun moduan, hein handi batean zuei eskerrak! Eskerrik asko guztioi hainbeste urtez zintzo Tropelan parte hartzen jarraitzen duzuelako!

Berrikuntza eta aldaketa ugari jasan ditu Tropelak urte guzti hauetan zehar eta aurtengoa ere ez da aparte izango. Urte guzti hauetan zehar makina bat babesle eta laguntzaile izan ditugu – eskerrik asko zuei ere!! – eta aurtengoan, modu berezian, Laboral Kutxarekin gauzatu dugu elkarlana. Izan ere, Laboral Kutxak Frantziako Tourreko lehiaketan babestutako sailkapen propio bat izango du Laboral Kutxa Saria izena duena. Erabiltzaile guztiok zaudete gonbidatuta sailkapen horretan parte hartzera eta sari zoragarriak irabazteko lehiatzera: Orbea bizikleta, Forum Sporten gastatzeko bonoak, … Gainera Laboral Kutxa Saria sailkapeneko erabiltzaile guztien artean maillot eta kuloteak ere zozketatuko dira.

Gure aldetik Laboral Kutxari eskerrak eman nahi dizkiogu gugan jarri duen konfiantzagatik eta Tropelako lehen sailkapen babestua berea izateagatik.

Zorte on guztioi eta goza dezagun hamargarren aldiz Tourraz Tropelan!

 

#91 Tropela.net podcastak: Emakumeen Bira 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

2014_XXVII Emakumeen BiraPost honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Emakumeen Birari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak:

Ibilbideari errepasoa: aurtengo ibilbidean ez da erlojuaren kontrako saiorik izango, gainsariak, “puntu beroak”,…
Hautagaiak nagusiak: Vos (RBW) izango al da nagusi?
Hautagaiak: zein izango dira podiumaren inguruan lehian izan daitezkeenak?
Beste hautagaiak: Ane Santestebean (SLU) euskaldunen artean ondoen ibil daitekeena
Besteak: euskal txirrindulari dezente

Emakumeen Saria 2014

Hemen uzten dizuegu ikusgai Durango-Durango Emakumeen Saria 2014 ekitaldiaren laburpena. Eskerrik asko Iñigo!

Continue reading “#91 Tropela.net podcastak: Emakumeen Bira 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”