Europara hurbiltzen ari dira

Kirsten Wild Qatarko Itzuliko 4. etapa irabaztenMunduko txirrindularirik onenak gero eta gertuago dituzte urteko zitarik garrantzitsuenak, baina lehenago azken urteetan ohitura izaten ari den bezala Europan sartu baino lehenago zenbait bidaia gauzatu behar dituzte lehen pedalkadak emateko lehiaketetan.

Aste honetan ospatu dira emakumezkoetan Qatar-ko Ladies itzulia eta gizonezkoetan Dubai-koa. Txirrindularitza gosea txikitu egin zaigu 2014ko denboraldi interesgarri honen aurrean.

Continue reading “Europara hurbiltzen ari dira”

La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan

La Course. Frantziako Tourraren eskutik97.000 sinadurek dute errua, batez ere. Baita sinadurak jaso dituen Le Tour Entier ekimenak, ekimen honi aurpegia jarri dioten Marianne Vos, Emma Pooley, Kathryn Bertine eta Chrissie Ann Wellington kirolariek zein kargua hartu berri duen Brian Cookson UCIko buruak berberak ere. Continue reading “La Course. Emakumezkoak ere Eliseo Zelaietan eta Tropelan”

Horner eta Samu arnasestuka

Hornerrek 2013ko Vuelta irabazi zuen. Samuk 2012ko Itzulia irabazi zuenAtzo jakin genuen Samuel Sanchezek – azkenean – aurtengo denboraldirako taldea aurkitu duela. Aurreko astean, berriz, Horner izan zen etorkizun hurbilari bide orria egin ziona.

#postEuskaltel garai honetan Samuk berak ere ez zuen usteko horrenbeste lan izango zuenik talde bat aurkitzeko. Pekinen urrea lortu izanak, Tourreko podiumean sartu izanak – Contadorren garaipena baliogabetu ondoren -, baita Vueltako podiumean ere, hainbat etapa garaipen lortu izanak- iaz Dauphineko 7. etapa irabazteak a ze arnasa eman zion Euskalteli! – … balantza bere alde jartzeko moduko argudioak badirudite ere, ez dio uste bezain beste lagundu nire ustez. Adina? 36 urte beteko ditu asteazkenean, Evans baino urtebete gazteagoa da eta Horner baino 6 urte t’erdi! Baina ez da kontua adina bera bakarrik, adina eta bere ibilbidea, bien konbinazioa baizik.

Inork gutxik ukatuko du Samu txirrindulari bikaina dela, edo izan dela behintzat. Kontua da profesional mailan eman dituen 14 urteak talde berean eman dituela, Euskaltelen. Eta Euskaltel talde berezia izateaz gain, taldea Samuren inguruan eratu izan da urtez urte. Ez zait iruditzen gainontzeko taldeei, beraiek liderrak eta egiturak jada finkatuta dituztela, Samu txirrindulari “erakargarria” egingo zaienik. BMCrentzat berarentzat ere hain interesgarria ez delakoan nago, baina izango ditu bere arrazoiak fitxaketa hau egiteko, marketing arrazoiak kasu.

Continue reading “Horner eta Samu arnasestuka”