SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean

SKY taldea TourrerakoGaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra. Continue reading “SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean”

Saganek ez zuen bigarren izan nahi

Sagan munduko txapeldun berriaAmaitu berri dira Richmondeko Munduko Txapelketak eta elite mailan hauek ditugu txapeldun berriak:

– Emakumezkoetan erlojuaren kontra: Villumsen (Zelanda Berria)
– Gizonezkoetan erlojuaren kontra: Kiryienka (Bieloerrusia)
– Emakumezkoetan errepidean: Armitstead (Britainia Handia)
– Gizonezkoetan errepidean: Sagan (Eslovakia)

Azkena jokoan gizonezkoen errepidekoa izan da, Iosuk aurrertu zigun udazkeneko “La Primavera”. Ez zebilen ez Iosu oso erratuta bere azterketan, baina beharbada bilakaeran gutxik espero genuen Saganek horrela irabaziko zuenik.

Eslovakiarrak helmugarako 2-3 kilometrotara jo du erasoa, harbidetako azken muinoan. Ez du lasterketa osoan bere burua erakutsi, baina hor bai. Eraso gogorra non Van Avermaet eta Breschel iritsi ezinda geratu diren, tropel nagusia eta eslovakiarraren tartean. Beharbada Breschelek erreleboren bat eman izan balio Van Avermaeti gai izan zitezkeen Sagan harrapatzeko, baina ez da horrelakorik izan. Saganek garbi zuen ez zuela esprintean arriskatu nahi eta bikain eutsi dio tropel nagusiari ateratako tarteari. Amorrazioz helmugaratu da aurten makina bat aldiz bigarren izan den txirrindulari bikain hau.

Tropel nagusiko esprintean Matthews eta Navardauskas izan dira hurrenez hurren zilarrezko eta brontzezko dominak eraman dituztenak.

Lehen euskalduna Ion Izagirre izan da eta esan talde espainiarraren mesedetan bikain aritu dela lanean, tropel buruan zenbait unetan lanean ere ikusi dugularik.

Ea hurrengo urtean Saganek ez duen ostadar maillotaren malefizioaren eraginik jasaten!!

Argazkia: @richmond2015

Kiryienka, bila dabilena

Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da. Continue reading “Kiryienka, bila dabilena”

10. etapa: Tropelak jai, beraz, guk siesta…

Paulinho eta Kiryienkaren arteko lehia estuaHemen duzu 10. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biek aipatu dute oso aspergarria izan dela gaurko etapa eta siesta ederra bota dutela. Sergio Paulinhok RadioShack taldeari Tourreko lehen garaipena eman diola komentatzeaz gain, Nicolas Rochek egindako saiakerarekin asko poztu dira bi solaskideak, ziurrenik Tropelako kinielan biek daukatelako. Andy Schleck taldekideentzako ur bidoien bila kotxera atzeratzea dezente kritikatu dute.

Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan.

[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_10etapa.mp3|titles=10.etapa]

MP3a deskargatu

Argazkia: Sirotti (cyclingnews.com)

Aurreko podcastak:
– Tourreko 9. etapa

– Tourreko 8. etapa

– Tourreko 7. etapa

– Tourreko 5. etapa

– Tourreko 4. etapa

– Tourreko 3. etapa

– Tourreko 2. etapa

– Tourreko 1. etapa

– Tourreko prologoa

Italiarrak nagusi oraingoz

2009giro_etapa6_scarponiGaurkoan ihesaldia espero genuen eta hala izan da. Bonnafond, Gatto eta Klostergaardekin batera Kiryienka eta Scarponi txirrindulariak ihesaldiari ekin diote. Zalantzarik gabe azken bi hauek zerbait egingo zutela garbi zen eta ihesaldiak helmugaratzea lortuko bazuen bi hauen artean izango zela etapa garaipena. Halaxe suertatu da. Hochkrimm lehen mailako portua Scarponi eta Kiryenkak tandemak igaro du, eta azken kilometroetan, matxura eta ezintasunak jota, Scarponik etapa garaipena lortu du tropelari 32 segundoko errenta atereaz.

Dagoeneko sei etapatatik lau italiarrek irabazi dituzte: Petacchik bi, Killerrak bat eta Scarponik gaurko bestea. Menchov (atzoko erakustaldi bikainaren ondoren) eta Cavendish (lehen eguneko taldekako erlojupeko etapa garaipenaren ostean) dira italiarren artean txertatu direnak.

Atzo Euskal Herriko egunkari batean italiarrek Giroan duten protagonismoaz irakurri nuen. Ez zen, ordea, txirrindulari italiarrak laudorioztatzeko, dopinarekin erlazionatzeko baizik. Paperezko prentsa honen arabera, italiarrek erabateko askatasuna omen dute Italian eta horregatik omen dabiltza bertako txirrindulariak lasterketaren buruan. Benetan harritu egin nituen horrelakoak irakurtzea ez baitzen iritzi artikulua, bezperako etaparen kontakizuna baizik. Askorako eman dezake aipu honek, baina ez da post honen helburua. Egia dena da italiarrak ohi bezala lasterketaren lehen postuetan ikusten ari garela lehen aste honetan, baina gai izango al dira maila honi eusteko geratzen diren etapa guztietan?