#94 Tropela.net podcastak: Giro Rosa 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Giro Rosa 2014. MaillotakPost honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Giro Rosako ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari begirada. Prologo bat eta 9 etapa
– Zein sailkapen izango dira Giro Rosa honetan? Gainsariak izango dira?
– Nola banatuko dira puntuak Tropelan?
– Kinielaren azterketa multzoz multzo

Continue reading “#94 Tropela.net podcastak: Giro Rosa 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

#86 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2013. Txirrindularien eta ibilbidearen azterketa

Hemen duzue berriki grabatutako 2013ko Muntuko Txapelketen inguruko podcasta entzungai. Bertan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Munduko Txapelketen inguruan bai txirrindulari eta bai ibilbidearen inguruan beraien inpresioak azalarazten dituzte.

Podcast honetan ondorengo gai hauek jorratu dituzte:

– Ezingo ditugu lasterketak telebistaz jarraitu?
– Zergatik buruz buruko bi multzo? Zergatik aukeratu behar dira 29 txirrindulari?
– Gizonezkoen multzoen azterketa. Kontutan hartu beharreko kriterioak kiniela egiterakoan
– Emakumezkoen multzoen azterketa. Kontutan hartu beharreko kriterioak kiniela egiterakoan

Giro Rosa 2013: Mara Abbott-en itzulera

Mara Abbott (AEB, Boulder / Colorado, 1985) izan du garaile aurtengo Giro Rosa-k. Nagusitasunez gainera. Bere igotzaile dohaiak baliatuz, Monte Beigua eta San Domenico-n bukatzen ziren 2 etaparik gogorrenak hurrenez hurren irabazi ditu, denbora tarte erosoak lortuz. Bi igoera hoietan oinarritu du Abbott-ek bere garaipena. Ondoren, eta aurretik ere bai, AEBko selekzioak gogoz lagundu dio “maglia rosa”-ren bidean (Exergy TWENTY 16 du bere ohizko taldea).

Abbott-ek 2010ean ere irabazi zuen orduan Giro Donne zena, balentria hori erdiesten zuen lehen emakume amerikarra izan zelarik. Eta bere 2 garaipenen artean, 2010 eta 2013 urteen artean, arazoak, burujanak eta iluntasuna, txirrindua uzteraino.

Continue reading “Giro Rosa 2013: Mara Abbott-en itzulera”

Bira 2013 : Emma-ren ordua

Azkenean bai! Bereganatu du Emma Johansson suediarrak bere kalitatearen mailako garaipen haundi bat. Lortu du Marianne Vos ahaltsuaren uztarritik askatzea. Bira hontan, profesional bezela lehen pedalkadak eman zituen errepideetan, berak eraman du aginte makila.

“Justizia”, “merezimendua” izan dira Biraren ostekoetan Emma-ri gehien zuzendutako hitzak. Eta ez alferrik, Vos-en tiraniapean bizitzen ikasi behar izan duen izar honek ahotsa noiz altsatuko zai izan bait gara luzaroan. Continue reading “Bira 2013 : Emma-ren ordua”

Birak Tropelan behar luke [Inkesta]

Iaz dagoeneko emakumezkoen lasterketak lehiatu genituen Tropelan. Aurten ere denboraldiari bide beretik ekin diogu eta Ardenetako Hirukotean emakumezkoen Fleche Wallone lasterketa gure lehiaketako parte izan zen.

Ekainaren hasieran jokatuko da emakumeen egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat: Emakumeen Bira. Begiratzea besterik ez dago azken bi urtetako garaileak zein izan diren horretaz jabetzeko: Arndt (2012) eta Vos (2011).

Lasterketa hau emakumezkoen nazioarteko egutegian duen garrantziagatik eta bertako lasterketa bat delako, gure ustez Tropelaren egutegian gehitu beharrekoa da.

Hala eta guztiz ere, denboraldia abian dugunez, egutegia moldatu aurretik zuen iritzia jakin nahiko genuke behin gurea argi utzita. Horretarako inkesta hau gehitu dugu. Zein da zuen iritzia?