#35 Tropela.net podcastak: 12. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 12. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa hau Pirinioen hasierako etapa zen eta faboritoen arteko borroka ikusiko zela espero zen. Hala ere ez da espero zen borroka izan eta nola Samuel Sanchezek denbora nahikoa galdua zuen sailkapen nagusian, horri esker Euskaltel-Euskadi taldeak garaipena lortu ahal izan du. Hau eta gehiago podcast honetan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Herrialdea taldearen gainetik

Pirinioak heldu dira eta horrekin batera hautagai nagusiak Parisen amaituko den itzulian izango duten posizio sailkapen nagusian pixka bat ikusiko da. Aurreko etapetan protagonismoa esprinterrek eta ihesaldiek izan dute. Ez da ahaztu behar erorketek izan duten garrantzia. Hautagai nagusiak egun hauetara arte ahal izan duten neurrian gorde egin dira. Horrek ez du kentzen egunero deklarazioak egin dituztela prentsari.

Gaurko honetan tropelako kinielak egiterakoan, beste hautagaien multzoko txirrindulari baten adierazpena ekarri nahi dut. Samuel Sanchez-ek (Euskaltel-Euskadi) esan du ahal badu Contador lagunduko duela Pirinioetan. Pertsonalki oso minduta sentitu naiz ikusle eta afizionatu bezala, horrelako adierazpenak bat ez datozelako kirol honekin.
Continue reading “Herrialdea taldearen gainetik”

#26 Tropela.net podcastak: Tourreko 4. etaparen kronika. Oilar australiarrak egin du kukurruku

Evansek irabazi du Tourreko laugarren etapa, Lorient eta Mur de Bretagne artekoa. Hirugarren mailako aldapa batean jarritako helmugan australiarrak Contadorri hartu dio aurrea. Denbora berean sartu dira Vinokourov, Uran, Gilbert, Hushvod liderra, Franck Schleck, Samuel Sanchez, Van den Broek eta Kloden. Continue reading “#26 Tropela.net podcastak: Tourreko 4. etaparen kronika. Oilar australiarrak egin du kukurruku”

#24 Tropela.net podcastak: Tourreko 2. etaparen kronika. Taldeka erlojuaren kontra Garmin-Cervelo nagusi

Sorpresa handirik ez dugu izan etapa honetan, nahiz eta agian distantzia hain laburra izateak aldeak ere oso txikiak izatea ekarri. Garmin-Cervelo taldea nagusitu da etapan eta Hushovd jantzi da horiz etapa amaieran. Ortzadar maillota gustura kentzen da soinetik Tourreko maillot horiaz ordezkatzeko bada. Continue reading “#24 Tropela.net podcastak: Tourreko 2. etaparen kronika. Taldeka erlojuaren kontra Garmin-Cervelo nagusi”

#23 Tropela.net podcastak: Tourreko 1. etaparen kronika. Gilbert garaile espero bezala

Gaurko etapa Gilbertek irabaziko zuela esaten genuen Tour honetako lehen podcastean eta hala gertatu da. Gaurkoa Gilberten emazteak urteak betetzen zituen eta opari ezin hobea zuen eskaintzeko.

Belgikako maillot berria soinean eta berari muxuak emanez helmugaratu da Gilbert. Cancellara saiatu da sorpresa ematen baina belgikarrak horrelako helmugaratzeetan gaindiezina dela erakutsi du berriro ere. Gainera gaurkoan saria laukoitza izan da berarentzat: etapa garaipenaz gain, liderraren maillot horia, erregulartasunaren berdea eta menduko puntu gorridun maillot zuria bereganatu ditu. Continue reading “#23 Tropela.net podcastak: Tourreko 1. etaparen kronika. Gilbert garaile espero bezala”