Nevegaletik Finestrera

Asteburuan gozatu ederra hartu genuen Euskal Herriko bi txirrindularik, Igor Antonek eta Mikel Nievek, Giroko bi etapa nagusiak irabazi zituztelako. Hala ere, batek daki, beharbada gozatzeko parada gehiago izango ditugu etxeko ziklistekin. Sestriere, Aprica, Finestre… Giroaren azken txanpak ere zeresana emango du. Ea ba… Continue reading “Nevegaletik Finestrera”

Giroan, matxinadarako tarterik ez

Rujanok irabazi du Austriako Grossglockner mendatean. Venezuelako igotzaile ttikia Contadorrekin helmugaratu da. Espainiarrak aldea handitu du Nibali eta Scarponirekiko sailkapen nagusian. Igor Antonek etapa egin du; bosgarren bukatu du eta zazpigarren posturaino igo da. Bide batez, antolakuntzak jakitera eman berri du azkenean ez dutela bihar Crostis mendatea igoko arriskuagatik. Etapa, hori bai, aurreikusi bezala, Zoncolanen bukatuko da. Continue reading “Giroan, matxinadarako tarterik ez”

Nibali, Contador… eta Igor Anton

Italiako Giroa irabaz dezaketen txirrindularien izenak emateko garaian, Nibali italiarra eta Contador espainiarra aipatu behar nahita ez. Izan ere, italiarrak podiuma zapaldu zuen iaz eta Espainiako Vuelta etxeratu zuen. Contadorri dagokionez, 2008an irabazi zuen Italiako itzulia. Azken urteetan biek erakutsi dute hiru asteko itzulietan oso ondo moldatzen direla.
Continue reading “Nibali, Contador… eta Igor Anton”

Hego Amerikara begira

Astearen hasieran Kolonbiako Colombia es Pasion taldeari buruzko erreportajea plazaratu zuen egunkari batek. Arrazoia? Haren burua ezagutzera ematen ari da talde hori eta egunotan Kataluniako Voltan da. Erreportajea irakurri eta neure burua lanean jartzea biak bat izan ziren. Betidanik izan diet sinpatia Hego Amerikako txirrindulariei eta haien peskizan bistadizoa eman diot tropelari. Continue reading “Hego Amerikara begira”