#262 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 3. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 3. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Garaipena BMC taldeak eskuratu duela dio eta lider aldaketa eragin duela, Van Avermaet (BMC) baita lider berria. Badaki belgikarrak maillot horia eramatea zer den. Orokorrean balantza orekatzeko balio izan duen etapa izan dela kontatzen digu.

#261 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 2. etapa

2018ko Frantziko Tourraren 2. etaparen minipodcasta duzue hau. Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da kontakizun honetaz eta bertan kontatzen digu nola eroriko batek baldintzatutako etapan Sagan (BOH) nagusitu den. Horrenbestez lider berria Sagan da Gaviriak (QST) erorikoa jasan eta maillot horia ezin defendatuta geratu baita. Sailkapen nagusiko txirrindulariei dagokionez aldaketarik ez.

#259 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourreko kinielaren azterketa

Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira aurtengo Tourreko kinielaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Podcasta ohiko baino luzeago atera zaie izan ere laukoteak asko du kontatzeko Tour honen inguruan, bai ibilbideagatik, bai Froomen (SKY) ebazpenagatik eta baita, nolabait ere, Mollemak (TFS) baldintzatu duelako. Zuen kinielak prestatzeko lagungarria zalantzarik gabe!!

#258 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourraren ingurukoak

2018ko Frantziako Tourra hasteko oraindik astebete baino gehiago falta denean, Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute Frantziako Tourrari begira. Bertan Tropela Hondartzanen 4. ekitaldia aipatzeaz gain, orokorrean goi mailako txirrindularitzaren inguruko gaiak jorratu dituzte beti ere Frantziako Tourrarekin erlazionatutakoak.

#257 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa

Erromako zirkuituan amaitu da 2018ko Giroa. Bertan ezer gutxi zuten sailkapen nagusiko txirrindulariek egiteko dena erabakita baitzen. Etaparen lehian zirenak saiatu dira eta azkenean esprintak erabaki du garailea. Gaurkoan Sam Bennett (BOH) izan da azkarrena maillot ciclaminoaren aurretik. Giroaren garailea Froome (SKY) izan da, gazterik onena Miguel Angel Lopez, mendiko sailkapeneko irabazlea Froome bera, ciclaminoa Vivianik (QST) eraman du, taldekakoa SKYk eta euskaldunik onena Pello Bilbao (AST) izan da, orokorrean 6. sailkatuta. Hau guztia Imanol Lluciak (@imanolllucia) kontatzen digu mini podcast honetan.