2018ko Frantziako Tourreko 13. etapa Alpeetan izandako etapen ondorengo etapa izan da, lasaiagoa, eta esprinterrek ez zuten aukera galdu nahi. Bertan Sagan (BOH) izan da azkarrena erregulartasunaren sailkapenean lidergoa sendotuz. Gainontzean Thomasek (SKY) jarraitzen du lider. Nabarmentzekoa Nibalik (TBM) ez zuela irteerarik hartu erorikoa izan eta gero etxerako bidean baitzen. Nibaliren gertakariaren inguruan eta etapak eman zuenaren ingurukoa Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik entzungai duzue mini podcast honetan.
Etiketa Artxiboak:podcast
#271 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 12. etapa
2018ko Frantziako Tourreko 12. etapa Alpe d’Huezen amaitu zen eta bertan berriro ere SKYk nagusitasuna erakutsi du. Thomasek (SKY) etapa irabazi eta lidergoa sendotu du. Guztia Imanolek (@imanolllucia) kontatzen digu mini podcast berri honetan.
#270 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 11. etapa
2018ko Frantziako Tourreko 11. etapan lider aldaketa izan da, Geraint Thomasek (SKY) etapa garaipena eta lidergoa eskuratu baititu. Mikel Nievek (MTS) eskura izan du etapa garaipena eguneko ihesaldian sartuta baina ez zaio posible izan. Movistar saiatu da Valverderen (MOV) erasoarekin lasterketa mugitzen baina ezerezean geratu da saiakera. Saiakera serioena egin duena Dumoulin (SUN) izan da. Hala kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.
#268 Tropela.eus podcastak: 2018ko La Course
Podcast honetan emakumezkoen txirrindularitzaz orokorrean, eta zehazki 2018ko La Course lasterketaz aritzen dira Mireia Epelde (txirrindulari ohia, @MireiaEpelde), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Kiniela errepasatzen dute argibideak emanez eta ez dute ahaztu nahi izan Giro Rosak eman duena, azpimarratuz Eider Merino (MOV) eta Ane Santestebanen (ALE) mailak.
#267 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 8. etapa
2018ko Frantziako Tourreko 8. etaparen laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. Esprintean amaitu den etapan Groenewegen (TLJ) izan dela berriro ere garailea kontatzen digu. Baita nola Greipel (LTS) eta Gaviria (QST) zigortuak izan ziren. Gainontzean sailkapen nagusiko txirrindulari kaltetua Dan Martin (UAD). Lider, berriz, Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du.