#358 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 18. etapa

Alpeetako lehen etapa izan da 2019ko Frantziako Tourreko 18. etapa. Bertan ihesaldi jendetsua osatu da, izen handiekin. Bazirudien Movistarrek lasterketa irauli nahi zuela, baina ez du horrelakorik egin. Edonola ere Quintanak (MOV) ihesaldian sartuta etapa garaipena lortu du eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan sartzea Mikel Landaren (MOV) aurretik. Alaphilippek (DQT) ahultasun zantzuak erakutsi baditu ere, lider jarraitzen du.

Bihar Alpeetako bigarren etapa, motzagoa, eta arerioek Tour hau irabazi nahi badute Alaphilippe estu hartu beharra dute. Hau guztia eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#355 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 15. etapa

2019ko Frantziako Tourrak Pirinioei agur esan die 15. etaparekin eta atseden hartzea tokatu zaie txirrindulariei Nimesen azken asteari ekin aurretik.

Ihesaldiko indartsuena izanda, Simon Yatesek (MTS) bere bigarren etapa garaipena lortu zuen. Bigarren Pinot (GFC) indartsu bat eta hirugarren ikuskizuna emateko prest dagoen Mikel Landa (MOV) bat ikusi ditugu. Hori bai, Alaphilippek (DQT) denbora galdu badu ere, lidergoari eusteko moduan izan da.

Hau guztia eta biharko 16. etapak eman dezakeenaz mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#351 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 10. eta 11. etapak

2019ko Frantziako Tourreko 10. eta 11. etapei errepasoa egiten die Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Cofidis eta Wanty bi egun hauetan izandako ihesaldietan protagonista izan direla kontatzen du, baina etapa garaipenak esprinterrek lortu dituztela: Van Aertek (TJV) eta Ewanek (LTS).

Gertakarien artean asteleheneko etapan, 10. etapan, nola haize babesak zenbait faborito moztuta utzi zituen kontatzen digu ia minututik gora galduz, eta nola ez, Mikel Landak (MOV) Barguilekin (PCB) izandako ezbeharra, 2 minututik gora galtzea eragin baitzion.

#341 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra

Imanol Llucia (@imanolllucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) elkartu dira denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenaren podcasta grabatzeko: Frantziako Tourra.

Hirukoteak 106. edizioa izango den ibilbideari errepaso bat ematen diote, lasterketaren inguruan jakin beharreko gauzarik garrantzitsuenak aipatzen dituzte, eta bereziki Tropelako multzoen azterketa zehatza egiten dute. Seguru kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela!

Hemen dituzue podcastean aipatzen ditugun Telegrameko estekak:

#337 Tropela.eus | errepasoa 4

Iban Perez (@piban), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Imanol Llucia (@imanolllucia) azken bi asteetan txirrindularitzak eman duenari errepaso bat egiten diote, bereziki Italiako Giroari eta Emakumeen Birari. Guztia kondentsatuta 30 minutu inguruko saio berri honetan.