#401 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 4. etapa

Roglicek (TJV) irabazi du Tourreko 4. etapa

Iritsi da lehen mendiko testa. 2020ko Frantziako Tourreko 4. etapa lehen mailako mendatean amaitzen zen eta gidoia erdizka bete dela esan daiteke. Ihesaldi bat osatu da, baina garaipena sailkapen nagusiaren lehian diren txirrindularien artean erabaki da. Hori bai, erasorik ez eta esprint itxura hartu du amaierak. Tropeleko hautagai nagusietako batek eraman du garaipena, Roglicek (TJV), baina Alaphilippek (DQT) ondo eutsi dio lidergoari bosgarren sailkatuz. Mikel Landa (TBM) izan da lehen euskalduna eta ondo murgiarra. Hau eta 5. etaparen inguruko aurreikuspena Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik entzungai duzue podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#388 Tropela.eus podcastak: COVID-19, Euskaltel-Euskadi eta azken lasterketak erakutsi diguna

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak izan dezakeen eraginaz gain datozen lasterketetan, Euskaltelen itzuleraz eta azken lasterketez aritzen dira, tartean, Mosconen (INS) jarrera kaxkarraz.

#387 Tropela.eus podcastak: 2020 denboraldia hasierak erakutsi diguna

Denboraldi honetako bigarren podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira azken asteetan txirrindularitza profesionalak eman duena errepasatzeko. Gogoan izan behar da egun gutxi barru abiatuko dela Tropelaren 2020ko denboraldia, koronabirusak hasera hau arriskuan jartzen ez badu behintzat.

#358 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 18. etapa

Alpeetako lehen etapa izan da 2019ko Frantziako Tourreko 18. etapa. Bertan ihesaldi jendetsua osatu da, izen handiekin. Bazirudien Movistarrek lasterketa irauli nahi zuela, baina ez du horrelakorik egin. Edonola ere Quintanak (MOV) ihesaldian sartuta etapa garaipena lortu du eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan sartzea Mikel Landaren (MOV) aurretik. Alaphilippek (DQT) ahultasun zantzuak erakutsi baditu ere, lider jarraitzen du.

Bihar Alpeetako bigarren etapa, motzagoa, eta arerioek Tour hau irabazi nahi badute Alaphilippe estu hartu beharra dute. Hau guztia eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#355 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoa – 15. etapa

2019ko Frantziako Tourrak Pirinioei agur esan die 15. etaparekin eta atseden hartzea tokatu zaie txirrindulariei Nimesen azken asteari ekin aurretik.

Ihesaldiko indartsuena izanda, Simon Yatesek (MTS) bere bigarren etapa garaipena lortu zuen. Bigarren Pinot (GFC) indartsu bat eta hirugarren ikuskizuna emateko prest dagoen Mikel Landa (MOV) bat ikusi ditugu. Hori bai, Alaphilippek (DQT) denbora galdu badu ere, lidergoari eusteko moduan izan da.

Hau guztia eta biharko 16. etapak eman dezakeenaz mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.