#247 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Liderra bera gailendu da Giroko 11. etapa honetan, Simon Yates (MTS). Atzetik Dumoulin (SUN) eta berriro ere denbora galtzen Froome (SKY). Hau eta gehiago kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast berri honetan.

#238 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

Gaur jokatu da 2018ko Italiako Giroaren 2. etapa. Imanol Lluciak (@imanolllucia) egiten digu laburpena mini podcast honetan. Itzuli handiko 2. etapa hau esprintean erabaki da espero bezala Viviani (QST) izan da garailea Imanolek kontatzen digun moduan. Ezustekoa, akaso, lider aldaketa gauzatu dela izan da Dennisek (BMC) tarteko helmugan lortutako gainsariari esker.

#228 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 17. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 17. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola Deniflek (ABS)  ihesaldiko indartsuena izateaz gain atzetik zetozen oilarrei eusteko gai izan dela kontatzen digu etapa garaipena lortuz. Froomek (SKY) lidergoari eusten dio baina gaur sufritzea tokatu zaio.

#213 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 2. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gaurko etapan haizea protagonista izan dela kontatzen digu Ibanek eta horrek urduritasuna eragin duela tropelean. Ondorioz txirrindulariak moztuta iritsi dira eta ez da esprintik izan. Lampaertek (QST) erasoa jo eta atzeko tropeltxoari eusteko gai izan da etapa eta maillot gorria lortzeko.

#212 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 1. etaparen minipodcast hau grabatzeaz. Nimesen jokatu den atariko taldekako erlojupekoaren analisia eskaintzen digu Ibanek. Bertan talderik azkarrena BMC izan da eta aurtengo edizioko lehen liderra Dennis (BMC) izango da.