#207 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan sailkapen nagusiko lehen hiru postuak erabakitzeko zeuden, nahiz eta Froomek (SKY) alde zuen erlojupekoa, hiruak 29 segundoren barruan zeuden. Azkenean Froomek ez du hutsik egin eta aurtengo Tourra ere irabaziko du. Baina Bardetek (ALM) gain behera egin du eta bigarren postua galtzeko zoriaz izateaz gain, ia podiumetik kanpo geratu da. Segundo bakar bat izan du alde Mikel Landaren (SKY) kaltetan. Murgiarrak erlojupeko ona eginda podiumerako atarian geratu da. Azpi-txapelduna Uran (CDT) izango da.

Bodnar (BOH) izan da garailea eta bere taldearentzan bigarren etapa garaipena izan dela kontatzen digu Egoitzek.

#204 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 17. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 17. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko indartsuena Roglic (TLJ) izan den eta faboritoen artean indartsuen Froome (SKY), Mikel Landa (SKY), Bardet (ALM) eta Uran (CDT) izan direla kontatzen du. Kittelek (QST) etxerako bidea hartu behar izan du erori ondoren eta orain Matthews (SUN) da lider berria erregulartasunaren sailkapenean.

#201 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 14. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 14. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gaurko etapak 500 metroko igoera zuen eta Matthews (SUN) izan da azkarrena. Froome (SKY) aurrean kokatua iritsi da, baina aldiz Aru (AST) atzeratuagoa. Ondorioz SKYko buruak berriro ere lasterketako lidergoa berreskuratu du.

#180 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 16. etapa ikusgarriaren mini podcast hau prestatu du. Bertan kontatzen du nola Mikel Landak (SKY) eskura izan duen garaipena etapa bikain bat lehiatu ondoren. Azkenean garaipena Nibalik (TBM) kendu dio. Eta faboritoetan inoiz ikusi gabekoa, etapako mendaterik garrantzitsuenean Giroko liderra, Dumoulin (SUN), bide bazterrean beharrak egiten.

# 178 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 14. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan nola Dumoulin (SUN) Oropako gainean etapa garaipena lortu eta lidergoa sendotzeko gai izan den  kontatzen digu. Mikel Landa (SKY) ere faboritoen artean izan dela ere nabarmentzen du.