#214 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 3. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 3. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Dagoeneko mendiak izan dituzte Vueltaren hasiera honetan eta SKY izan da lasterketa puskatzeaz arduratu dena. Lider jarri da bai Froome baina etapa garaipena Nibalik (TBM) eraman du. Dagoeneko batzuk agur esan diote sailkapen nagusiari.

Hautagai nagusien artean puntu gutxien Portek. Kamisetaren zozketa

Aurtengo Tourraren atarian galdera luzatu genuen sare sozialen bidez: “Nork emango ditu hautagai nagusien artetik puntu gutxien?”. Gogoan izango duzuen bezala lau ziren multzo horretan genituen txirrindulariak: Contador (TFS), Froome (SKY), Porte (BMC) eta Quintana (MOV).

Continue reading “Hautagai nagusien artean puntu gutxien Portek. Kamisetaren zozketa”

#207 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan sailkapen nagusiko lehen hiru postuak erabakitzeko zeuden, nahiz eta Froomek (SKY) alde zuen erlojupekoa, hiruak 29 segundoren barruan zeuden. Azkenean Froomek ez du hutsik egin eta aurtengo Tourra ere irabaziko du. Baina Bardetek (ALM) gain behera egin du eta bigarren postua galtzeko zoriaz izateaz gain, ia podiumetik kanpo geratu da. Segundo bakar bat izan du alde Mikel Landaren (SKY) kaltetan. Murgiarrak erlojupeko ona eginda podiumerako atarian geratu da. Azpi-txapelduna Uran (CDT) izango da.

Bodnar (BOH) izan da garailea eta bere taldearentzan bigarren etapa garaipena izan dela kontatzen digu Egoitzek.

#206 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 19. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan gaur ihesaldiak 10 minututik gorako errentarekin iritsi dela kontatzen digu esprinterren taldeek lanik egin ez dutelako. Hala eta guztiz ere, hauen artean aurrera eginda gizon azkar bat nagusitu da, Boasson Hagen (DDD). Biharko bakarkako erlojupekoaren bezperan aldaketarik ez sailkapen nagusian eta Froome (SKY) da lider.

#205 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 18. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola beste behin Sunweb taldeak etapa garaipena lortu duela Barguilekin. Frantziarrak mendiko maillota ere bereganatu du Tour honetan. Sailkapen nagusian Aru (AST) izan da denbora galdu duena Mikel Landaren (SKY) mesedetan. Froomek (SKY) jarraitzen du lider larunbateko erlojupekoan erabakiko den Tour honetan.