#316 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

205 kmtako etapa izan da Giro honetako bigarrena eta esprintean amaitu da. Bertan garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izan da Viviani (DQT) eta Ewanen (LTS) aurretik. Eguneko ihesaldian Ciccone (TFS) sartu eta eta mendiko sailkapenean lidergoa sendotzea lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

Biziberrituta

Beste bat dirudi Elia Viviani italiarrak. Baina bera ez da aldatu, soilik taldea aldatu du. Skyren maillota erantzi eta Quick Stepena jantzi duenetik biziberrituta dabil Isola della Scala herrian jaiotakoa txirrindularia. Duen abilezia agerian utzi du sasoi hasieran eman dioten konfiantza eskertzeko. Pistan lorturiko emaitza paregabeak errepidean berdintzeko gogorik ez zaio falta. Continue reading “Biziberrituta”

#170 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 7. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko 7. etaparen minipodcast hau grabatu du. Bertan gaurko etapa esprintean amaitu dela eta bertan Ewan (ORS) australiar gaztea gailendu dela kontatzen digu.

Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da

KittelSasoi hasierako lorpenek ez dute balio ondorio gehiegi ateratzeko. Horrela ere, Quick-Step Floors taldeak argi du aukera duenean, tropeleko azkarrenak izan nahi dutela. Argentinan, Dubain edo lehiarako prest dauden edozein lekutan. Continue reading “Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da”

Sprinter berrien belaunaldia iritsi da

gaviriaAtzo Tirreno-Adriaticon izan zuen Fernando Gaviriak bere bataioa World Tourrean. 21 urte besterik ez ditu sprinter kolonbiarrak. Bai, ongi irakurri duzue, kolonbiarra da eta sprinterra (irakurri beza esaldi hau birritan Euskal Herrian igotzaileak bakarrik sor daitezkeela uste duenak).

Sasoiko dago. Ez alferrik, pasa den astean Londresen ospatu ziren Pistako Munduko Txapelketetan urrezko domina bat lepoan jantzita iritsi zen Italiara, Omnium lasterketan hain zuzen ere. Ez zuen izan Cavendish-ek Wiggins-ekin batera Madison-ean lortutako urrezko dominaren sona, baina podcastean aipatu genuen bezala, ez zen Cav Londreseko belodromotik zuzenean Italiara zihoan bakarra. Continue reading “Sprinter berrien belaunaldia iritsi da”