#348 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 7. etapa

2019ko Frantziako Tourreko 7. etapa esprintean erabaki da. Biko ihesalditxo bat osatu da Rossetto (COF) eta Offredo (WGG) txirrindulari frantziarrekin. Edonola, tropelak kontrolpean izan du ihesalditxo hori eta esprintean azkarrena Groenewegen (TJV) izan da. Lider Cicconek (TFS) jarraitzen du. Aipatzekoa Van Garderenek (EFD) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izango dela. Hau guztia eta 8. […]

#347 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 6. etapa

Faboritoen arteko lehia espero zen gaurko Tourreko 6. etapa eta hala izan da. Hori bai, etapa garaipena, ordea, ihesaldian izan den Teunsek (TBM) lortu du eta lider berria, berriz, etaparen lehian izan den Ciccone (TFS) dugu tropel nagusiari ateratako errentari esker. Faboritoen artean indartsuen Thomas (INS) eta Pinot (GFC) izan direla kontatzen digu Egoitz Lizasok […]

#336 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa

Gaur amaituk da 2019ko Italiako Giroa Veronan jokatu den 21. etaparekin. 17 kmtako erlojupekoaren saioa non Hagak (SUN) etapa garaipena lortu duen, hautagaien artean bazen ere, askorentzat ezustean. Aurtengo Italiako Giroa Carapazek (MOV) irabazi du, lehen ekuadortarra Giroa irabazten. Podiumean Nibali (TBM) eta Roglic (TJV) izan ditu. Azkenean Mikel Landak (MOV) ezin dio 23 segundoko […]

#331 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

Azken astean sartuta, 2019ko Italiako Giroko 16. etapan Mortirolo igo beharra izan du tropelak. Ihesaldiak etapa honetan bere bidea egin du eta Cicconek (TFS), aurtengo Giroko protagonistetako batek, mendiko puntuak zakuratzeaz gain, etapa garaipena lortu du Hirtekin (AST) helmugaratuta. Faboritoen artean indartsuenak Movistarreko Carapaz (MOV) eta Mikel Landa (MOV), Bahreineko Nibali (TBM), Education Firsteko Carthy […]

#328 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Bigarren etapa menditsua gaurkoa eta ikuskizuna izan da. Ihesaldi jendetsuan Cicconek (TFS) mendiko sailkapeneko lidergora berreskuratu du eta bertan zen Zakarinek (TKA) etapa garaipena lortu du sailkapen nagusian podium postuetan jartzearekin batera. Pena, baina Mikel Nieve (MTS) ez da gauza izan errusiarraren erritmoari eusteko eta bigarren sailkatu da. Aldiz, hirugarren Mikel Landa (MOV) urrutitik erasoa […]

#318 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Lehen etapa garaipena Gaviriak (UAD) eraman du esprintean Vivianiren (DQT) esprinta epaileek arauz kanpokoa jo baitute eta Italiako txapelduna zigortua izan baita. Hatsuyama (NIP) japoniarra izan da ihesaldian bakarrik izan dena protagonista eta mendiko puntuak biltzen, aldiz, Ciccone (TFS). Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) mini podcast honetan.

#316 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

205 kmtako etapa izan da Giro honetako bigarrena eta esprintean amaitu da. Bertan garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izan da Viviani (DQT) eta Ewanen (LTS) aurretik. Eguneko ihesaldian Ciccone (TFS) sartu eta eta mendiko sailkapenean lidergoa sendotzea lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.