Ewanek (LTS) bere bigarren etapa garaipena 2020ko Tour honetan
Azkarrenek beste aukera bat izan dute 2020ko Frantziako Tourreko 11. etapa honetan eta etapa garaipen berri bat lortu duena Ewan (LTS) izan da. Saganek (BOH) bigarren egin badu ere, zigortua izan da azken posturaino atzeratuz. Eguneko albiste txarra Ion Izagirrek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Hau guztia eta 12. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.
Gaurko Espainiako Vueltako 4. etapa esprintean amaitu da eta bertan azkarrena, milimetro gutxi batzugatik izan bada ere, Jakobsentzat (DQT) izan da. Atzetik Bennett (BOH) faborito nagusia eta Walscheid (SUN) izan dira. Beranduago, ordea, jakin dugu Walscheid eta Molano (UAD), lehen 10 postuetan sailkatutako bi txirrindulari, deskalifikatuak izan direla sailkapenean aldaketak eraginez. Gorriz Rochek (SUN) jarraitzen du.
Horretaz gain gaurko notizia nagusienetako bat Kruijswijkek (TJV) lasterketa utzi duela da. Baja honen inguruko xehetasunak eta etaparen laburpena Imanol Lluciak (@imanolllucia) prestatu du.
Bennettek (BOH) irabazi du esprintean amaitu den Vueltako lehen etapa
Gaurko Espainiako Vueltako 3. etapa esprintean amaitu da eta garaipena Bennettek (BOH) lortu du Theuns (TFS) eta Mezgecen (MTS) aurretik. Aipatzekoa Jon Aberasturik (CJR) laugarren postuan helmugaratzea lortu duela onenekin batera. Aurpegiaren beste aldea Gaviriak (UAD) erakutsi du helmugarako 40kmra aurkitzen zen igoeran tropelari jarraitzeko gauza ez baita izan eta, taldekideen laguntza izan badu ere, ez da gai izan tropelean sartzeko.
Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) errepaso podcast honetan.