#345 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da 2019ko Frantziako Tourreko 4. etapa. Zailtasun berezirik gabeko etapa, espero bezala esprintean amaitu da. Azkarrena Viviani (DQT) izan da, Kristoff (UAD) eta Saganen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider. Bigarren etapa garaipena, beraz, edizio honetan Deceuninck – Quick Step taldearentzat.

Hau guztia eta gehiago kontatzen digu Ibanek Perezek (@piban) podcast honetan.

#326 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Gaur izan da esprinterrentzat azken aukeretako bat eta ez dute alferrik galdu. Hiruko ihesaldi bat osatu bada ere, Frapporti (AND), Maestri (BRD) eta Cimak (NIP) osatua, esprinterren taldeek ondo kontrolpean izan dute. Azkenean azkarrena Ewan (LTS) txikia izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Contik (UAD) jarraitzen du lider. Hau guztia eta biharko etaparen pintzeladak Egoitzek (@elizaso) ematen dizkigu podcast honetan.

#325 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2019ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Esprintean amaitu den etapa honetan Demare (GFC) garaile izan dela kontatzen digu azken kilometroan izan den erorikoa saihestu duen gizon azkarretako bat izan baita. Lider Contik (UAD) jarraitzen du.

#323 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 8. etapa

2019ko Italiako Giroko 8. etapa esprintean erabaki da eta azkarrena Ewan (LTS) izan da Viviani (DQT) eta Ackermannen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta guztiak biharko erlojupeko garrantzitsuaren zain dira. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#320 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

Eguraldia eta Dumoulinek (SUN) lasterketa uzteak markatutako etapa izan genuen 2019ko Italiako Giroko 5. etapa hau. Azken zirkuituko 9 kilometroak ez ziren kontutan hartu sailkapen nagusiko denborentzat, ondorioz, etaparen lehian izan zirenak soilik izan ziren protagonista. Azkarrena Ackermann (BOH) izan zen erregulartasunaren sailkapeneko lidergoa sendotuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Hau guztia kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.