Italiako Giroa Irlandatik abiatzea gustatzen ari zait

Dakizuen moduan aurten Belfastik abiatuko da Giroa. Hiru egunez Irlandako errepideetan izango da eta ondoren, atseden eguna baliatuz bidaiatzeko, Italiako lurretan izango da Brescian, maiatzaren 26an, amaiera eman arte.


Ez da lehen aldia itzuli handiek irteerak “etxetik” kanpo izaten direla. Azter dezagun Tourra: 2013an Korsikatik abiatu zen, 2012an Belgikatik, 2010ean Herbehereetatik eta 2007an Ingalaterratik (Londresetik) besteak beste.

Vuelta ez da kanpotik hasi zale, baina badu adibide bat. 2009ko Vuelta Herbehereetatik abiatu zen eta zeresan handia eman zuen. Oker ez banaiz, hau izan da Vueltak urrutien egin duen abiatzea.

Girora bueltatuz, aurtengo kasu hau ere, atzerritik hastearena, ez da lehen aldia. 2012ko Giroa Danimarkatik abiatu zen. Orduko hartan ere hiru egun izan ziren Danimarkako lurretan eta ondoren atseden egun baten ostean, Italiara itzuli zen lasterketari jarraitzeko. Berdin 2010eko edizioan, orduan Herbehereetatik abiatu eta kasu honetan ere hiru egun Herbehereetan egin ondoren Italiara. Aurtengoan ere formula bera erabiliko dute Irlandatik abiatzeko orduan.

Baina zergatik ari zait aurtengoa gustatzen? Irlandak seguru diru dezente inbertitu duela Giroa bere lurretara eramateko, baina inbertsioa ez da hor amaitzen. Webgune propio bat prestatu dute turismoari oso lotuta: http://www.girostart2014.com/ . Emaiozu begirada bat eta laster jabetuko zarete. Horretaz gain Twitter (3.778 jarraitzaile hau idazterako unean), Facebook (3.573 jarraitzaile hau idazterako unean) eta Youtubeko kontuak ere ireki dituzte. Post honetan jarri dizuedan bideoak uste dut garbi erakusten duela Irlandak Giroa nola turismoa indartzeko erabili nahi duten.

Gustatzen zait txirrindularitzan dirua inbertitu eta etekina ateratzeko asmo hauek, izan ere ez baitira asmoak bakarrik, landutako estregiak baizik. Gaur arte behintzat niri ez zait iruditu gainontzekoek Irlandak besteko esfortzua egin dutenik.

Zuek nola ikusten duzue? Erabil al daiteke txirrindularitza turismoa erakartzeko?

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.