#29 Tropela.net podcastak: Tourreko 7. etaparen kronika

Egoitz Lizasok (@elizaso) 7. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Atzokoan Sky taldeak lan bikaina azpimarratzen bagenuen ere Boasson Hagenen garaipena ahalbideratzen, gaurkoan gerta zekiokeen gauzarik okerrena gertatu zaio: Wigginsek eroriko baten ondorioz min hartu eta lasterketa utzi beharrean aurkitu da. Gaurko esprintean garaipena Cavendishek lortu du Petacchi eta Greipelen aurretik. Euskaldunen artean Pablo Urtasun ihesaldian sartu izana azpimarratzen dugu.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#28 Tropela.net podcastak: Tourreko 6. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 6. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Sky taldearen lan bikaina azpimarratzen da Boasson Hagenen garaipenean ondo aritu baita. Izan ere etapa hau esprinter indartsuentzat zen (Goss, Hushovd,..) eta ez Cavendish edo Farrar bezalakoentzat. Euskaldunen artean Gorka Izagirre aipatzen dute. Tropelako sailkapenari ere errepasoa egiten diote.

#27 Tropela.net podcastak: Tourreko 5. etaparen kronika. Cavendish garaile ezohiko esprintean

Gaurkoan bai, gaurkoa Cavendish gailendu da esprintean. HTCek ondo bideratu du esprinta azken kilometroan sartu arte, baina gero anabasa sortu da tropelari tiratzeari utzi diotenean. Orduan Boasson Hagenen saiakera izan da eta beste batzuk ere sartu dira. Taldekiderik gabe, ordea, Cavendish bakarrik guztiei gailendu zaie. Continue reading “#27 Tropela.net podcastak: Tourreko 5. etaparen kronika. Cavendish garaile ezohiko esprintean”

#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar

Irrikaz geunden tropela.eus zaleok Tourreko lehen esprinterako. HTC-k gidatutako Cavendish britainiarra zegoen guztion kinielatan garaipenerako baina Farrar estatubatuarrak lortu du azkenean eskuak zerurantz begira jartzea. Eta nola ez, Italiako Giroan zendu zen bere lagun min Weylandt-i eskaini dio “W” zeinuaren bidez. Continue reading “#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar”

Tourreko multzoen azterketa: azkarrak

Frantziako Tourrean sailkapen nagusi bat azken egunean erabakitzen dena maillot berdearena izaten da, hots, erregulartasunarena. Normalean, eta ezuste handirik ez dugu bizi azken urteetan, esprinter batek eraman izan du sailkapen hau eta esan bezala oso interesgarria egiten zaio ikustea azken egunean ere lehia egongo dela (kontuan izanda Pariseko helmugan irabaztea nolabaiteko distira izaten duela esprintean amaitutako beste etapekin alderatuz gero).

Tropelako kinielan azkarren multzoan sei txirrindulari ditugu eta bi aukeratu behar dira. Faborito nagusia dudarik gabe eta jendea gehien aukeratuko duen esprinterra Cavendish britainiarra izango da. 2008an 4 etapa irabazi zituen, 2009an 6 eta iaz 5. Britainiarrak puntu ugari ziurtatzen dituen txirrindulari bat da. Aurten gainera taldea berari begira sortu dute, etapa amaiera horietan erabat laguntzeko helburuarekin. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: azkarrak”