
IBILBIDEA
Hiru etapa Britainia Handian jokatu ondoren, jendez gainezka izan diren errepide bazterrak alde batera utzita, Frantziatik abiatuko da 4.etapa. 163,5 km izango dira eta berandu abiatuko da, 13:55etan. Arrazoi nagusia gaur Londresetik Le Touqueterako bidea egin behar dutela da.
Esan bezala, ibilbidea luzeagoa izango da baina 4. mailako bi mendate pasa beharko dituzte Belgikara iritsi aurretik. Hala ere, ez dirudi ibilbidea esprinterrak atzean uzteko modukoa denik, beraz, esprinta ikusiko dugu bihar ere.
FABORITOAK
Ihesaldi saiakera izango da, gaur Barta (TNE, #0,7) eta Bideauk (BSE, %0,4) osatu dutenaren antzera. Beharbada Cofidisekoren bat izan daiteke ihesaldian mendiko puntuen bila, baina puntu gutxi banatuko direnez, edozein izan daiteke protagonista.
Biharkoan ere esprinterren taldeek lan beltz egin beharrean izango dira, baita Tourra irabazteko faboritoen taldeak ere, edozein arazo ekidin asmoz liderra ondo babestuta eramateko. Zalantza gutxi dago biharkoan ere Kittel (GIA, %33,1) gailenduko dela. Gaur ikusi dugu Sagan (CAN, %50,5) eta Renshaw (OPQ, %3,5) saiatu direla itzal egiten, baina hortan geratu dira, itzal hutsalean.
*** Kittel (GIA, %33,1)
** Coquard (EUR, %22,2) / Renshaw (OPQ, %3,5) / Kristoff (KAT, %42,7) / Sagan (CAN, %50,5)
* Greipel (LOT, 1,3%) / Demare (FDJ, %24,7)


Sprintetako metodologiaz haratago, ordea, urtez urte egindako lan zuzen eta eraginkorrari erreparatu behar zaio egitura herbeherearraren arrakastaren gakoak bilatzen hasita, jakina, sprintetan bere gailurra erakusten duena. Izan ere, 2009. urtean Frantziako Tourrak Skil-Shimano xumea gonbidatu zuenean, inork gutxik esperoko zuen bost urteren buruan nazioarteko tropeleko erreferenteetako bat izango zenik. ASOk taldearen ibilbide eredugarria saritu nahi izan zuen orduko hartan, eta era berean jakina zen
Munduko txirrindularirik onenak gero eta gertuago dituzte urteko zitarik garrantzitsuenak, baina lehenago azken urteetan ohitura izaten ari den bezala Europan sartu baino lehenago zenbait bidaia gauzatu behar dituzte lehen pedalkadak emateko lehiaketetan.