Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Bizkarrak.
Euskara, teknologia eta txirrindularitza

Mini podcast honetan Iban Perezek (@piban) Giro honetako bigarren atseden egunaren aurreko etapak emandakoa kontatzen digu. Hau izan da hautagai nagusien lehen test garrantzitsua eta bertan Simon Yates (MTS) gailendu. Galtzailerik nagusienak, berriz, Froome (SKY) eta Aru (UAE) izan dira.
Giroko 8.etaparen inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. Gaurkoan ihesaldian tropeltxo txikiagoa izan da eta bertan indartsuena, edo behintzat azkena harrapatu dutena Bouwman (TLJ) izan dela kontatzen digu Egoitzek. Etapa garaipena, ordea, tropel nagusiko gazterik onenak lortu du eraso bortitz baten ondoren, Carapazek (MOV). Sailkapen nagusian aldaketa esanguratsurik ez eta Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider.
Gaurko Giroko etapa hau trantsizioko etapa izanik gizon azkarrentzako Italiako lurretan garaipena lortzeko aukera zuten. Ihesaldian Markel Irizar (TFS) izan bada ere, azkarren taldeek ez zuten aukera pasatzen uzterik nahi. Azkenean azkarrena Sam Bennett (BOH) izan da, Viviani (QST) maillot chiclaminoaren atzetik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu minipodcast honetan.
Giroko 6. etapa hau izan da txirrindularientzat lehen test garrantzitsua Etnan amaitzen zen etapa baitzen. Bertan Mitchelton Scott taldeko bi liderretako batek lortu du etaparen garaipena, Chavesek, eta lidergoa, berriz, bere taldekide Simon Yatesek (MTS). Hau eta gertatutako guztia kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.