#235 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris Roubaix

Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolLlucia) eta Iban Perezek (@piban) grabatu dute 2018ko Paris Roubaix klasiko handiaren inguruko podcast hau. Nola ez, aurten izan diren aldaketez gain, dagoen partaidetzaren informazioarekin Tropelako kiniela aztertzen du hirukoteak podcast honetan.

Itzulia, logo aldaketa batera mugatu den komunikazio estrategia “berria”

Gaur aukera izan dut Itzulia bertatik bertara bizitzeko Zarautzen. Eguraldi paregabea egin du, ezin uka, eta giroa ere paregabekoa izan da. Hoberena presiorik gabe joan naizela da, izan ere, Itzuliako webgune ofizial eta sare sozialak kudeatzearen ardurak alde batera uzteak lasaitasun handia ematen du. Era horretan, gustura egin dugu sinadura bilketaren jarraipena eta nola ez, gustura agurtu antolakuntzako eta batez ere prentsa aretoko kideak, azken urte hauetan ezagutu ahal izan ditugunak genituen ardurak tarteko.

Gogoa nuen komunikazio arduradun berriak, Borja Vergarak eta bere lantaldeak, Donostiako Klasikoatik kargua hartu zutenetik, bertatik bertara eta internet bidez, Itzulia honen zabalkundea nola gauzatzen zuten ikustea. Nioen moduan lau urteko esperientzia izan dut eta esan dezaket ez dela gauza bera egun bateko lasterketa, Klasikoa kasu, edo 6 egunetakoa, Itzulia. “Itzulia, logo aldaketa batera mugatu den komunikazio estrategia “berria”” irakurtzen jarraitu

#234 Tropela.eus podcastak: 2018ko Euskal Herriko Itzulia

Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren – edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? – podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.

Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak

Atzo goizean Lokatza Elkarteak aurtengo Gorlako igoerako “Radio Tour” internetez entzun ahal izango dela zabaldu zuen. Hau da, epaile eta lasterketa barruko ibilgailuen artean informazioa zabaltzeko eta lasterketaren egoera zein den jarraitzeko erabiltzen den irrati seinale hori edonork entzun ahal izango duela internet bidez. Inoiz halako seinalerik jarraitu ez duenak ez espero irrati saioen moduko ezer, aspergarria ere izan baitaiteke, seinalea galtzea ohikoa izaten delarik, soinu kaxkarra… baina dudarik gabe, lasterketaren informazioa momentuan jasotzeko biderik zuzenena da. Aurrerapauso bikaina eta txalotu beharreko ekimena teknologia berrien bitartez txirrindularitza jendearengana hurbiltzeko. “Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak” irakurtzen jarraitu

#233 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris-Niza.

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.