Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) 105. den Frantziako Tourraren lehen etaparen analisia egiten digu. Bertan kontatzen digu nola esprintean Gaviria (QST) gaztea nagusitu den Sagan (BOH) eta Kittelen (TKA) aurretik, etapaz gain, lidergoa ere eskuratuz. Aurpegiaren beste aldea Froome (SKY) eta Quintanaren (MOV) estutik etorri da.
Aste batetik hirura bitartekoa
Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez.
Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari gertatutakoa da esanguratsuena. Lehen bi asteetako indarraldiak bukaera izan zuen hirugarrenean. Hustu egin zen Yates, aurretik Esteban Chaves taldekideari gertatu antzera. Mikel Nievek orekatu ahal izan zuen galera.
Chris Froome da orekaren borreroa. Israelen lurrera erori, patrikak ustez bete eta ezertarako gai ez zela izango espero zenean erakustaldia eman zuen. Suspertze harrigarria izan zen askorentzat, gaitasunaz harago nolakotasunarekin txundituta. 80 kilometro faltan jotako eraso hark jota utzi zituen tropeleko hainbat kide, ikus-entzule eta zaleak. “Aste batetik hirura bitartekoa” irakurtzen jarraitu
#259 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourreko kinielaren azterketa
Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira aurtengo Tourreko kinielaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Podcasta ohiko baino luzeago atera zaie izan ere laukoteak asko du kontatzeko Tour honen inguruan, bai ibilbideagatik, bai Froomen (SKY) ebazpenagatik eta baita, nolabait ere, Mollemak (TFS) baldintzatu duelako. Zuen kinielak prestatzeko lagungarria zalantzarik gabe!!
ASOk ez du ikusi ere egin nahi Froome aurtengo Tourrean
Titular oker ugari irakurriko dituzue gaurtik hasi eta seguruenik hurrengo larunbatera bitartean Froomen kasuaren inguruan. Ea lerro hauek izango den titular festarako lagungarri zaizkizuen.
Hauxe esan zuen Prudhommek ostiral honetan Froome aurtengo Tourrean izatearen inguruan: “Legalki, ahal du”. Eta guztiz bat nator ASOko arduradun nagusiarekin. Froomek legalki Giroan nahiz Tirreno Adriatikoan parte zuen moduan, aurtengo Tourrean aritzeko eskubidea du, gustatu ala ez. “ASOk ez du ikusi ere egin nahi Froome aurtengo Tourrean” irakurtzen jarraitu
#20000baietz kanpaina. Inoizko tropelik handiena Tourrean!!
Gaur hasi eta hurrengo ostirala bitartean, bi egunak barne, #20000baietz kanpaina jarriko dugu martxan. Kanpaina honen bidez Tropelak lehiaketa berean inoizko kiniela kopururik handiena biltzeko asmoa du, 20.000 kiniela. Marka handia da izan ere azken urteetan 18.600tik gora lortu genituen 2016an, eta iaz atarian geratu ginen, 19.770 kinielekin. Lortuko ote dugu erronka? Zuen laguntzarekin seguru baietz!
Asmoa sare sozialetan prestatu ditugun irudiak zabaltzea da #tropela eta #20000baietz etiketekin. Mezuaren edukian nahi duzuena jar dezakezue, beti ere bi etiketa horiek, ondorengo irudietako bat eta tropelaren kontuei aipamena gehituz, guk ere mezuen berri izan dezagun.
**Twitterrerako irudia jaitsi**
**Facebookerako irudia jaitsi**
**Instagramerako irudia jaitsi**
Nola ez, kanpaina parte hartzen duzuen guztion artean #tropelafaktorea kamiseta bat zozketatuko dugu egunero (gogoratu gure dendan eskuragai duzuela). Zozketa hurrengo egunean egingo da eta sarituren berri bai sare sozialetan baita post honetan bertan ere emango dugu. Gogoratu egunero zozketa berri bat izango dela, beraz, egunero har dezakezue parte egunero mezu berri bat zabaltzen baduzue.
Ea ba guztion artean 20.000 kiniela horiek lortzeko gai izaten garen!!