Multzoak aztertuz (II): Beste hautagaiak

Cancellara iazko prologoanIazko Tourreko garailea, indartsuena eta hirugarrena faltako dira eta gaur egun Tropelean dagoen talderik indartsuena ez dira aurtengo irteera marran izango. Horregatik esan daiteke Tourra irabaztea inoiz baino merkeago dagoela. Hori dela eta, iaz bezala, multzo honetako ziklistak protagonismo handia izango dutela esan daiteke. Aztertu ditzagun multzo honetan dauzkagun aukerak (nahiz eta oraindik ziur ez egon hauetatik nork parte hartuko duen):

OHARRA: Nire iritzi soila da eta astakeria handiak egon daitezke. Asmatu dudan ala ez Tourraren amaieran ikusi beharko.

Marzio Bruseghin

Giroan oso ondo ibili da eta sorpresa harrigarria izan da. Halere, ez dut uste Tourrean izango denik baina kasualitatez joango balitz ez nuke aukeratuko. Cunegorentzat lan egin beharko luke eta hori oso ongi egin arren puntu gutxi metatuko lituzke. Badaezpada ez aukeratu.

Fabian Cancellara

Artixta honek puntu dezente atera ditzake erlojupekoei esker. “Multzoak aztertuz (II): Beste hautagaiak” irakurtzen jarraitu

Multzoak aztertuz (I): Hautagai nagusiak

ALEJANDRO VALVERDE

Aurtengo emaitzak

Emaitza onekin eta sasoiko iritsiko da: Murtziako itzulia irabazi zuen martxoan, Paris-Camembert eta Liege-Bastogne-Liege klasikoak apirilean eta baita Dauphine Liberé ere azken txanpan. Inoiz baino lasaiago dirudi. Batzuen ustez indartsuegi irits daiteke hasierara, Dauphinen sendoen agertu izan direnetako batzuk pott egin baitute azken urteetan Tourreko 3. astean.

Tourrean esperientzia

Contador eta Rasmussen iazKelme-tik fitxatu zutenetik Tourrera begira jarri zuen Unzuek. Iaz besterik ez du amaitzea lortu ordea, 6. postuan. Aurretik, denok gogoratuko dugu, adibidez, Armstrong-i irabazi zion etapa Courchevel-en 2005an, edo 2006an eroriko bat medio nola joan zen etxera. Dena dela, Espainiako Itzulian erakutsi du badakiela 3 astetan topera egotea zer den: 2006an 2. postuan amaitu zuen eta 4. postuan 2004an.

Bere alde

Berezko kalitate ukaezina eta irabazle sena. Prestakuntza inolako “Multzoak aztertuz (I): Hautagai nagusiak” irakurtzen jarraitu

Frantziako Tourra 2008: ibilbidearen azterketa

Tourreko LogoaUztailaren 5a. Aste bi baino ez urteko txirrindularitza ikuskizun nagusia has dadin, dena kendu eta dena ematen duen lasterketa has dadin. Hiru astetan zehar txirrindulariek Frantziako errepideetan zehar izerdi eskerga bota beharko dute, bakoitzak aldez aurretik finkatutako helburuak bete ditzan. Batek baino gehiagok birplanteatu beharko ditu bereak lasterketak egunak kontsumitu ahala.

Aurtengo ekitaldian antolakuntzak neurri harrigarri bi hartu ditu: alde batetik, aitzin etapa ezabatu egin du, eta bestetik, taldekako erlojupekoa ere bai. Neurri hauek, noski, igotzaileek gustura asko ikusiko dituzte; beste faborito batzuek ez, ordea. Argi dago denei gustua egitea ez dela erreza.

Etapen azterketan buru belarri sartuta, eta aurretik esan bezala, aitzin etaparen hutsuneak atentzioa deitzen du. Aurten lehendabiziko etapa lineakoa izango da, eta ondobidean lehen lehoitxo horia, eta ondorioz liderraren lehen mailloa hartuko duen txirrindularia, sprinter bat izango da. 2. eta 3. etapa ere lehendabizikoaren antzekoak dira, muinotxoren bat edo besterekin, 4. mailakoak gehienbat, beraz, esprinterrak urduri ez jartzeko modukoak. “Frantziako Tourra 2008: ibilbidearen azterketa” irakurtzen jarraitu

Zer gertatzen ari zaio Saunierri?

fs029.jpgIkusita Martxante madrildarra ez dela errekuperatu –ultzeradun kolitisa–, Saunierrek Tourrera Ricco eramatea erabaki du. Oso erabaki bitxia. Beraz, Giroan horrenbeste espero genuen Ricco-Piepoli binomioa Frantzia aldean ibiliko da. Biak ere, egun asko lehiaketatik kanpo egon ondoren: Piepoli erorketek utzitako ondorioetatik errekuperatzen ibili da eta Ricco ez da lehiatu Giroa bukatu zenetik.

Saunierrek ez daki zer egin urteari buelta emateko; izan ere, iaz egin zutenarekin alderatuta, aurten agertu ere ez dira egin, Ricco-Giroa alde batera uzten badugu. Hortaz, Tourrerako ez dugu askorik espero. Zer gertatzen ari zaio Matxinen taldeari?

Argazkia: cyclingnews.com

Cancellara lokomotora. Igor Anton garaipenetik 33 segundora

Cancellararen garaipena Suitzako 7.etapanBernako gazteak etxetik gertu zuen etaparen amaiera eta horrek motibazio berezia eman dio. Iaz distantzia motzagoan tropeleko sprinterrei etapa ohostu zien, eta gaurkoan gauza bera egin du, baina oraingoan 6 kilometro lehenago erasoa joaz. Benetan ikusgarria Cancellarak eman duen erakustaldia, lokomotora bat bailitzan atzekoekiko distantzia mantenduaz. “Cancellara lokomotora. Igor Anton garaipenetik 33 segundora” irakurtzen jarraitu