Euskal selekzioaren aldeko VIII. bizikleta martxa

Tourmalet gainaAurtengoan ere iritsi dira Pirinioak Tourrera. Datorren igandeko eta asteleheneko etapetan igaroko dira Euskal Herri ondotik eta nahiz eta Euskal Herria ez sartu, urteroko legez jende uholde handia gerturatuko da ondoan daukagun mendikatera, ziklistak maila goreneko esfortzuan ikustera.

Azken zazpi urteetan bezala, bertan Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) festa ederra antolatu du egun horietarako. Beraz, La Mongie edota Tourmalet aldera gerturatzekoak bazarete badakizue non daukazuen jaia eta aldarrikapena.

Uztailaren 13an Euskal Jaia

19:00tan: Euskal Jaia ESAIT Gunean (Tourmalet gainean)

Euskal musika, txistorra, gazta, irasagarra, sagardoa, garagardoa, ura…

Euskal SelekzioaUztailaren 14ean Bizikleta martxa (St. Marie de Campan – Tourmalet)

10:00tan: Irteera nagusia (17.5 Km). St. Marie de Campan

11:30tan: Irteera laburra (4.5 Km). La Mongie

Nola iritsi Tourmalet-era Euskal Herritik?

– Baionan, A64 autobidea hartu.

– 12. irteeran -La Mongie- irten.

– Bagneres de Bigorreko bidea hartu.

– Hemen, La Mongie – Tourmalet bidea jarraitu.

ESAITek zabaldutako zenbait ohar:

Uztailaren 13an, igandea,  etapa Bagneres de Bigorren amaitzen da, eta txirrindulariak bide horretatik iritsiko dira. Beraz, bide hori egun osoan itxita egotea litekeena da oso. Egun osoa ez bada, eguerditik aurrera, ziur, itxita aurkituko duzuela. Kontuz, beraz.

Aspin mendatera, etapa hori ikustera hurbiltzen zaretenok, ondoren Tourmaletera iristeko erraza daukazue. Aspin jaitsi Bagneres-erantz, txirrindularien norabide berean,  eta St. Marie de Campanen Tourmaleteko bidea hartu.

Kontuan izan, uztailaren 14a, astelehena,  jai dela Frantzian.