Zestoarren artean Tourrean lehen amaitzen duenak afari bat izango du bi pertsonentzat Fati tabernan. Beraz, Fati taberna Zarauzko Txiki-Polit tabernari gehitzen zaio herrietako sariei. Ikusten duzuen bezala oraingoz Zestoarrak eta Zarauztarrak zorteko dira. Zure herrian ez al da inor animatzen?
Tropela Elkartearekin [email protected] helbidera mail bat bidaliz egin zaitezke babesle. Ez galdu aukera hau!

Nagusitasun handiz Valverde murtziarrak etapa garaipena eta liderraren mallot horia eskuratu zituen atzoko lehen etapan. Hasieran Schumacher eta gero Kirchen saiatu baziren ere, Valverdek bere bizikleta “flamantearekin” aurre hartu zien guztiei azken ehun metroetan.
Amaitu da aurtengo