Asteburuan gozatu ederra hartu genuen Euskal Herriko bi txirrindularik, Igor Antonek eta Mikel Nievek, Giroko bi etapa nagusiak irabazi zituztelako. Hala ere, batek daki, beharbada gozatzeko parada gehiago izango ditugu etxeko ziklistekin. Sestriere, Aprica, Finestre… Giroaren azken txanpak ere zeresana emango du. Ea ba… “Nevegaletik Finestrera” irakurtzen jarraitu
Xavi Tondo hil egin da
Badirudi txirrindularitzari laino beltz batek jarraitzen diola. Wouter Weylandten heriotz tragikoa denok hain presente dugun aldi honetan, gaurkoan patuak Xavi Tondo txirrindulari kataluniarraren bizia eramatea erabaki du. Belgiarrak ez bezala, Tondok ez du bizia errepidean galdu, istripu inozo batean baizik.
Xavi Tondo Granadan zegoen Tourra prestatzen, Beñat Intxaustirekin batera. Dirudienez, gaurkoan Valverderekin batera Sierra Nevadan entrenamendu bat egiteko asmoa zuten. Baina entrenamendu hori ez da gauzatu, izan ere zorigaiztoko istripu hau gertatu baita. Oraindik ez dago guztiz garbi, baina hipotesiek apuntatzen dutenaren arabera, Xavik garajetik autoa ateratzera zioala, atea ixten zegoela ikusita, autotik irten du. Esan dutenez, autoak aurrera egin du (eskuko frenua jarri gabe zegoelako, martxan zegoelako… oraindik ez dago garbi) eta Tondo garajeko atearen eta autoaren artean atrapatuta gelditu da.
Xavi Tondok Paterninarekin egin zuen debuta 2003an. Espainia eta Portugaleko talde apal askotatik pasatu ostean (Barbot-Gaia, Catalunya Ángel Mir, Relax GAM, LA Aluminios-MSS eta Andalucia Caja Sur), eta Portugalgo Itzulia bezalako garaipen politak lortu ostean, iaz Cervelora iritsi zen, eta denboraldi bikaina burutu zuen (Paris-Nizan etapa bat, Catalunyako Itzulian etapa bat eta Espainiako Vueltan 6º). Aurten, beste pausotxo bat emanda, Intxaustirekin batera Tourrean Movistar taldeko liderra izatekotan zen. Besteak beste, San Luisko Itzulian etapa bat eta Gaztela-Leongo Itzulia irabazita zen kataluniarra 2011 hontan. Baina patuak Xaviren aurrerapausu guztiak kolpe gogor batez geldiarazi ditu, oraindik hain minduta dagoen txirrindularitza mundua berriro gogor astinduz.
Tropelatik besarkada handi bat helarazten diegu familia, lagun eta taldekideei une gogor hauetan.
Goian bego.
Eta gaur Mikel Nieve!!

Atzokoan Igor Antonen garaipena sinistu ezinda banintzen, zer esango dizuet ba gaurko Mikel Nieveren garaipenaren ondoren? Txalotzekoa talde laranjaren lana, asteburua bikain borobildu baitute. Zorionak guztioi!!
Igor Antonen garaipen ikaragarria Zoncolanen
Ikaragarria Igor Antonek Zoncolanen lortutako garaipena. Euskaltel-Euskadi taldeak aurkezpenean etapa garaipena zuten helburu aurtengo Giroan eta lortu dute. Eta nola gainera! Zoncolango mendate mitikoan amaitzen zen etapa. Ikaragarria Galdakaokoak lortutako garaipena. Hemen duzue azken kilometroen bideoa ikusgai.
“Igor Antonen garaipen ikaragarria Zoncolanen” irakurtzen jarraitu