2011ko Giroa hastera doa!

Gaur arratsaldeko 15:50etan ekingo zaio 2011ko Giroari, hasieran esan zutena baino 25 minutu lehenago. Tropela.net-en, ordea, kinielak aldatzeko aukera izango da 16:15ak bitartean.

23 talde izango dira parte hartzen aspaldiko Girorik gogorrenean. Paperaren gainean behintzat hala dirudi. Talde bakoitza 9 txirrindularirekin arituko da eta Italiaren Batasunaren 150. urteurrena dela eta, Italiako txapelduna den Viscontik 151 dortsala eraman beharrean 150a eramango du. Farnese Vini – Neri Sottoli taldean, beraz, ez da 159 dortsalik izango; ez pentsatu 8 txirrindularirekin arituko denik talde italiarra. Guztira 207 txirrindulari izango dira lehian 3.524,5 kilometrotako luzera duen 2011ko Giro honetan.

Euskaldunei dagokionez parte hartuko duten bakarrak Euskaltel-Euskadikoak izango dira. Gainontzeko taldeetan aritzen diren euskaldunik ez da izango aurtengo Giroan. Honezkero jakingo duzuen bezala, bederatzikoa Igor Anton taldeburuak, Daniel Sesma, Miguel Minguez, Iñaki Isasi, Pierre Cazaux, Javier Aramendia, Jorge Azanza, Juanjo Oroz eta Mikel Nievek osatzen dute.

Lehiaketari dagokionez gogoratu gaurko lehen etapa hau ez dela puntuagarria taldekako erlojupekoa izaki. Ia zer nolako ikuskizuna eskaintzen digun aurten lasterketa italiarrak!!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.