Taldekako erlojupekoan espero bezala HTC nagusi eta Pinotti lider

HTC-Highroad Giroko TTTa lehiatzen

23 taldeek egin dituzte aurtengo Giroko lehen 9 kmak. Espero zen bezala HTC-Highroad taldeak ez du hutsik egin. Eta aurreratu zuten bezala Pinotti sartu da bururan maglia arrosa berak jantzi dezan.

Argi erakutsi dute taldekako erlojuaren saioetarako ederki prestatuak daudela. Espero nuen Garmin-Cervélo edo Liquigas-Cannondalek zerbait gehiago egingo zutela baina 24 eta 22 segundora helmugaratu dira. Baina sorpresak ere izan dira. Etapako lehena Omega Pharma-Lottok eman duena izan da. Lehena zen etapari ekiten eta HTC-Highroad helmugaratu artean denbora onenarekin ziren. Beste sorpresa RadioShack taldeak eman du. Ez nuen uste hain ondo ibilik zenik Popovitx eta Machadoren taldea.

Txanponaren beste aurpegia Euskaltel-Euskadik eman duena izan da. Aurtengo ekitaldian ere azkena izan da. Zerbaitetan kontsolatu behar eta Nibalirekiko (gaurkoan faboritoen artean onena) 50 segundo “bakarrik” galdu ditu Igor Antonen taldeak. Puritoren Katusha ere ez da aparte ibili, 7 segundo azkarrago.

Gainontzekoen faboritoen artean tarteak ez dira hainbestekoak izan. Scarponi Nibalirengatik 2 segundora, Contador 6ra eta zertxobait atzerago Kreuziger eta Mentxov 26 eta 29 segundotara hurrenez hurren.

Oraindik Giro asko falta da eta orain arte esaten jardun dugun moduan mendi asko dagoenez, denbora tarte hauek ez dira esanguratsuak.

Bihar lehen esprinta izango dugu. Oraindik ez dakigu txirrindulariak nola dauden eta gogoz naiz CavendishFarrarPetacchi hirukotearen artean sasoirik hoberenean zein dagoen ikusteko.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.