Murias Taldea aurrera pausuaren bila

Odriozolaren mutilek erronka handia dute aurtengo egutegian

Dakizutenez, Euskadi – Basque Country izango da Murias Taldearen izena 2016-ean. Euskaltelen agurraren ondoren eta Euskadi Fundazioak Kontinental maila utzi zuenetik Euskal Herriko talde profesional bakarra.

Aurtengo denboraldirako taldea handiagotu da Pello Olaberria, Alex Aranburu, Gotzon Udondo, Mikel Iturria, Aitor Gonzalez gazteen fitxaketekin nahiz eta Cofidisetik iritsi zen Egoitz Garcia eta gaixo ibili zen Haritz Orbe besteak beste galdu dituen arren.

“Baliteke izar handi bat ez egotea, goi mailako euskal txirrindulariak badaude baina jende berria ateratzeko denbora bat behar da, ekipo hau (Mikel) Landa berriak sortzeko da” dio Jon Odriozola-k.

Apaltasunez baina pausoz pauso igotzen joatea da berdez eta beltzez janzten duten gizonen helburua. Urte hontako egutegia oso exigentea izango da, bertan Mallorkako Challenge-a, Valentziako  Volta, Mediterraneen, Murtzia, Almeria, Andaluziako Itzulia, Portugal eta Frantziako lasterketa ugari hain zuzen ere.

Berez, Cancellara, Valverde, Aru eta Froome aurkari bezala izango dituzte lehenengo karreratan. Honelako izar eta bloke indartsuen kontra lehiatzea pozgarria bai baina Muriasentzat erronka zaila izango dela ez dago zalantza izpirik.

Efapelen izandako esperientzia txar batetik iritsitako Gari Bravo emaitza polit batzuk batu zituen 26 urteko Lazkaotarra. Motibazioa eta ilusioa berreskuratu du Garikoitzek eta bera izan beharko luke aste beteko itzulietan bere apustu esanguratsuena.

gari bravo murias taldea tropela

Kirol zuzendariak, Frantziako Tourra du begipuntuan baina hortarako ezinbestekoa izango da Profesional Kontinental mailara igotzea. Hortarako, Murias Taldeak hezitzen jarraitu beharko du gaur arteko irudi ona emanda eta batez ere, garaipenekin.

“Denon artean arraun egin behar dugu proiektu honek aurrera egin dadin.”

Argazkiak: @SubiendoPuertos