Urte hasiera guztietan bezala, txirrindulari talde guztiek beraien ekipamendu berriarekin argazkiak ateratzen dituzte. Ekipamendu berriarekin eta taldekide berriekin. Izan ere, dakizuen moduan, nahiz eta 2014rako kontratuen berri lehenago jakin, irudi kontratuak tarteko, ezin talde berriaren jantziekin atera urtea hasi aurretik.
Sarean txirrindulari eta taldeen aurkezpen argazki mordoa aurkituko duzue egunotan. Horietatik guztietatik, ordea, Mikel Nieverena ekarri nahi nuen blogera. Izan ere, iaz Haimar Zubeldia eta Markel Irizarrek Radioshack-Nissan-Trek talde amerikarrean ikurrinarekin agertu ziren moduan, aurtengoan Mikel Nieve izan da ikurrina SKYren wegunera eraman duena.
Pozgarria benetan hiru euskaldun hauen jokabidea gai honen inguruan. Ni behintzat asko pozten naiz.
Merezitako egurra jaso du azkenaldian Migel Madariagak hainbat lekutan. Bai berak eta bai zaleak lotsarazten gaituzten beste hainbatek ere. Migelek etsaiak nonahi ikusteko joera ere ezaguna da, baita hurbilen dituenengandik jasotzen dituen neurriz kanpoko loreak ere. Ez dago erdibiderik. 

Ezer gabe baino, zor askorekin eta egoera tamalgarrian geratu dela esan beharko nuke. Izan ere iraila hasieran aurreakordioa sinatu zela jakin zenean gutxienez salmenta batez hitz egiten hasi ziren, eta ondorioz, diru sarrera batzuez,