Eskola zaharreko txirrindularitza

Duela 15 eguneko post-ean hainbat ideia mahai gainean jartzen nituen. Ez nuen esperantza handirik euskal txirrindularitzaren geroan, Ner Group-en izena agertu zen egunean aitortu nuen bezala. Baina poztu nintzen. Gehiegi. Gaur amorratu naizen bezala. Nahikoa da. Egoera surrealistak bizitzen ari gara, egoera berez dena baina askoz tristeagoa egiten dutenak.

Lehenik Euskaltel izan zen atzeko atetik irten zena eta Igor Gonzalez de Galdeano ipurdi bistan utzi zuena. Nik uste, orain dakigunagatik, Fernando Alonsoren saiakeraren ostean oraindik ulergaitzagoa dela enpresak azken urtean erakutsi duen axolagabekeria eta noraeza. Gero Ner Group etorri da esperpentua osatzera. Aholkulari guru baten inguruan osatutako enpresa elkarte bat da. Ez da enpresa talde bat enpresa ikuspegi batetik, hots, jabe bera dutenak edo jabetzaren zati bat elkarbanatzen dutenak. Era sinple batean esateko, enpresa lagun batzuen arteko elkarte bat da, balore batzuk amankomunean dituztela dioten lagun taldea. Mihi gaiztoenek diotenez Saratxagaren bezero izateaz gain gauza gutxi omen dituzte amankomunean. Continue reading “Eskola zaharreko txirrindularitza”