2018ko Frantziako Tourraren 4. etapak emandakoaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. Gaviria (QST) bigarrenez etapa garaipena lortu duena Sagan (BOH) eta Greipelen (LTS) aurretik. Sailkapen nagusian lider Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du eta erorikoek eragindako kaltetuenen artean Zakarin (TKA) izan dela nabarmentzen digu Egoitzek.
Kategoria Artxiboak:Lehiaketak
#262 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 3. etapa
2018ko Frantziako Tourreko 3. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Garaipena BMC taldeak eskuratu duela dio eta lider aldaketa eragin duela, Van Avermaet (BMC) baita lider berria. Badaki belgikarrak maillot horia eramatea zer den. Orokorrean balantza orekatzeko balio izan duen etapa izan dela kontatzen digu.
#261 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 2. etapa
2018ko Frantziko Tourraren 2. etaparen minipodcasta duzue hau. Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da kontakizun honetaz eta bertan kontatzen digu nola eroriko batek baldintzatutako etapan Sagan (BOH) nagusitu den. Horrenbestez lider berria Sagan da Gaviriak (QST) erorikoa jasan eta maillot horia ezin defendatuta geratu baita. Sailkapen nagusiko txirrindulariei dagokionez aldaketarik ez.
#260 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 1. etapa
Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) 105. den Frantziako Tourraren lehen etaparen analisia egiten digu. Bertan kontatzen digu nola esprintean Gaviria (QST) gaztea nagusitu den Sagan (BOH) eta Kittelen (TKA) aurretik, etapaz gain, lidergoa ere eskuratuz. Aurpegiaren beste aldea Froome (SKY) eta Quintanaren (MOV) estutik etorri da.
Aste batetik hirura bitartekoa
Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez.
Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari gertatutakoa da esanguratsuena. Lehen bi asteetako indarraldiak bukaera izan zuen hirugarrenean. Hustu egin zen Yates, aurretik Esteban Chaves taldekideari gertatu antzera. Mikel Nievek orekatu ahal izan zuen galera.
Chris Froome da orekaren borreroa. Israelen lurrera erori, patrikak ustez bete eta ezertarako gai ez zela izango espero zenean erakustaldia eman zuen. Suspertze harrigarria izan zen askorentzat, gaitasunaz harago nolakotasunarekin txundituta. 80 kilometro faltan jotako eraso hark jota utzi zituen tropeleko hainbat kide, ikus-entzule eta zaleak. Continue reading “Aste batetik hirura bitartekoa”