#549 Tropela.eus podcastak: 2022ko Suitzako Tourra

2022ko Suitzako Tourra

Aurtengo Dauphine Kriteriumean ez dauden gehienak Suitzako Tourrean izango dira beraien Frantziako Tourreko prestaketa egiteko. Guztiak ez, izan ere, Pogačar, besteak beste, ez bata ez bestean ez da arituko.

Podcast honetan Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#548 Tropela.eus podcastak: 2022ko Dauphine Kriteriuma

2022ko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea

Frantziako Tourra hasteko gutxi falta den honetan, igandean abiatuko da ohi moduan txirrindulariek Tourra prestatzeko erabiltzen duten lasterketa: Dauphine Kriteriuma.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

#546 Tropela.eus podcastak: 2022ko Italiako Giroa

Ostiralean abiatuko da 2022ko Italiako Giroa

Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2022ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu!

Podcast honetan Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Jon Torner (@jtorner) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

#543 Tropela.eus podcastak: 2022ko Paris-Roubaix, gizonezkoak

Iaz urrian jokatu bazen ere, aurten apirilean izatera bueltatu da

Aste Santu honetako igandean jokatuko da gizonezkoen aurtengo Paris-Roubaix, emakumezkoena, aldiz, larunbatean izango da.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

#542 Tropela.eus podcastak: 2022ko Ardenetako Hirukoa, gizonezkoak

Aldaketak izan dira aurtengo txirrindulari egutegian Frantziako hauteskundeak tarteko. Ondorioz, Amstel Gold Race Fleche Wallone eta Liége-Bastogne-Liège baino astebete lehenago jokatuko da, tartean Paris-Roubaix egokituko delarik. Hau da, aurtengo kinielak zailtasun gehigarri bat izango duela.

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu