Itzuliko lehen etapa eta jada gauzak argitzen

Tony Martin eta nire penatarako Leipheimer izan dira nabarmen huts egin duten faborito nagusiak. Alemaniarra 9:55era helmugaratu da eta estatu batuarra 15 mintu baino gehiago galduz. Txirrindulari hauek badituzue lehiaketa honetan sufritzea tokatuko zaizue.

Puritok bikain irabazi du etapa. Samuri gailendu zaio ia fotofinixean. Badirudi asturiarra azken metroetan pattal xamar dabilela; gogoan dugu nola Paris-Nizan Klodenek irabazi zion esprintean.

RadioShack bikain bere bi liderrak, Kloden eta Horner, aurrean sartuz. Horner izan da gainera Antiguako gainean erasoa jo duena eta tropela zatitu duena. Puritok, ordea, ondo eutsi dio iazko garaileari eta Samurekin batera hirukoa osatu dute. Kloden adi atzetik aurrera eginez eta podiumeko postuan helmugaratu da azkenik.

Shleck anaiekin zer gertatu den ez dago argi. Voigtek iheslariak harrapatzeko lan bikaina egin du eta bazirudien Leopard taldea osorik Frank garaipenera bideratzeko ari zela lanean, baina bai batak zein besteak, huts egin dute Antigua igotzerakoan.

Euskaldunei dagokienez azpimarratzekoa David Lopezen eta Beñat Intxausti lana. 7 eta 11. sailkatu dira biak hurrenez hurren. Iazko bigarren postua errepikatzeko moduan izan al daiteke Beñat?

Zalegoa

Ikaragarria gaur zenbat jende bildu den Antiguako gainean. Horien artean @iosugarate izan da eta ikusgai duzuen bideo hau grabatu du. Zalantzarik gabe lasterketak zalegoengana gerturatzea gero eta garrantzitsuagoa dela hemen ikusten dugun bezala, eta ez bestelako jokabideak hartzea. Eta ez, Iosuri ez dio graziarik egin lehen postuan Horner ikusteak Tropelako kinielan ez baitu hartu.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.