#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

2014_Mundiala_emakumezkoen_TTTPost honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Munduko Txapelketak emakumezkoen lehiaketen ibilbideari eta kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari begirada
– Vosi eta Rabobanki taldekako erlojuaren kontrako saioan gertatutakoak eragaina izango ote du gaiontzeko probetan?
– Euskaldunen puntuak banatuko al dira?
– Kinielaren azterketa multzoz multzo

Continue reading “#95 Tropela.net podcastak: Munduko Txapelketak 2014 emakumezkoak. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

Astelehenetik seguru zegoen

Alberto Contador - Vuelta 2014ko garailea
Espainiako Vueltako beste itzuli baten amaiera, eta aurreko artikuluetan aipatu bezala, txirrindulariek 3200 kilometroetan zehar zer esan handia eman dute – eta errepidetik kanpo ere.

Orain egun batzuk ditugu analisirako eta hainbat galdera egiteko. Argi dagoen gauza bakarrenetakoa: Alberto Contador izan da edizio honetako azkarrena. Pintokoa 2014-07-14ean Tourreko sailkapen nagusiko lehen tokia bi minutura baino gehiagora zuenean eta mendiko etapak hasteko zirenean erorketa gogor batek etxera bidali zuen. Beno etxera edo ospitalera edo… batek daki zer egin duen Vueltako lehen etapara arte. Hasieran parte ez zuen hartu behar, ondoren bere jarraitzaileak bultzatuta bai. Continue reading “Astelehenetik seguru zegoen”

Hazparneko azeria gose da

Romain SicardContador, Froome, Purito, Aru eta besteen lehia biziak itzaletan utzi du Espainiako Vueltan euskal herritar bat egiten ari den lana: Romain Sicard. Hazparneko txirrindularia etapa nagusian ihesaldian sartu da eta tropelak azken mendatean harrapatu du, La Farraponan. Ez da izan Sicard itzuli honetan etaparen ehizan izandako lehen eguna. Hala, urrutira joan gabe, herenegun, La Camperonako hormara ere lasterketa buruan iritsi zen, nahiz eta ezin izan zuen Hesjedalen joari aurre egin. Horrez gain, laugarren etapan ere, koska bat aprobetxatuz, Valverde eta Yatesekin tropelari iskin egiten saiatu zen. Ez du kieto egon nahi… Continue reading “Hazparneko azeria gose da”

Hitzak eta ekintzak

Alberto Contadorren prentsaurreko baten aurretik

Azkar iritsi bezala, azkar pasatu da Vuelta honetan Euskal Herrian programatua zegoen etapa. Erlojuz kontrako bakarkako modalitatean etaparik luzeenaren ondoren tropela Iruñeatik hasten zen pedalei eragiten eta Aralarko San Migelen amaitzen zuten etapako ibilbidea. Txirrindulari zaletuok egun hauetan telebista bidez oso aukera txikia badugu ere munduko txirrindularirik hoberenak gure inguruotan ikusteko, hausnarketa ugari egin ditzakegu ikusi ditugun ekintzen eta entzun edo irakurri ditugun hitzetatik.

Zaila da zentratzea gaurko artikulua notizi txar batek izan duenean protagonismoa: Nairo Quintanak Vuelta lehiatzeari utzi dio eroriko batengatik. Tourrean bezala, beste behin ere, itzuli handi bateko hautagai nagusi batek bertan behera utzi behar izan ditu bere nahiak. Nire uste apalean, ikuskizun gehien eman zezakeen txirrindularietako bat zen kolonbiar txikia. Astearteko etapan galdutako denborak derrigortzen zion erasora jokatzea sailkapen nagusia poltsikoratu nahi bazuen. Valverderentzat lan egingo zuela esan bazuen ere. Continue reading “Hitzak eta ekintzak”

Ez ala bai?

Contador lider VueltanUztailaren 23an, Alberto Contador Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulariak triste samar iragarri zuen ezin izango zuela Espainiako Itzulian parte hartu. Abuztuaren 14ean, ordea, baieztatu zuen irribarre batekin, eta bideo eta guzti, “La Vuelta” lasterketaren irteeran izango zela. Abuztuaren 22an, Pintoko txirrindulariak ondokoa adierazi zuen lasterketa hasi bezperan: “Ez nago prest Vuelta lehiatzeko”. Irailaren 1ean, aldiz, Contadorrek argia ikusi zuen, eta baita iritzia aldatu ere: “Orain bai esan ahal dudala irabazten saiatuko naizela”. Continue reading “Ez ala bai?”