Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015. Ibilbidearen azterketa

2015ko Frantziako Tourra. IbilbideaPost honetan Imanol Lluciak (@ImanolLlucia, SubiendoPuertos.com) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Frantziako Tourraren ibilbidea errepasatzen dute. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– eskalatzaileentzako ibilbidea al da?
– hiru bloketan banatutako ibilbidea
– Galibierrera igoera kolokan

Continue reading “Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015. Ibilbidearen azterketa”

Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?

4 izugarriak

Tourra badatorrela antzematen dugu egun hauetan eta halaxe iragarri du Suitzako Tourra ETB-ek ere, Tourra prestatzeko txirrindulariek erabiltzen duten test moduko lasterketa, Froomek irabazi berri duen Dauphineko Kriteriumaren moduan.

Tourraren usaia dugu gure sudurreko mintzetan dagoeneko. Horren isla Tropelan egun gutxi barru Tourreko lehiaketarako kiniela egiteko epea irekiko dela da. Gogoz izango zarete, ezta? Baita neu ere!!

Ez nuen post hau idazteko asmorik baina yves77-k idatzi duen iruzkina eta gero animatu egin naiz. Nolako kiniela prestatuko ote du Tropelak 2015erako Tourrerako? Hautagai nagusien multzoan zenbat txirrindulari eta zein izango dira? Zenbat aukeratu beharko dira?

Continue reading “Nolakoa izango da aurtengo Tourreko hautagai nagusien multzoa?”

Uztaila begi bistan, erantzun bila Suitzara eta Italiara

Uztailak 4ean hasiko da Utrecht-en Frantziako Tourra. Zalantzarik gabe, urteko zita garrantzitsuena. Eta iadanik begiak han ditugu askok. Pariseko kaxa gorenean izateko 4 izar nagusietako 3k urteko prestaketa guztia lasterketa horren inguruan moldatu dute: Nibali, Froome eta Quintana. Laugarrena, Contador, hemendik 10 egunera hasiko den Giroan izango da. Ez dakigu, ordea, prestaketa moduan soilik ala %100ean lehiatzekotan.

Ez da ari izaten ametsetako urtea lau hauentzat. Arrazoi bat ala beste, prestaketa ez doa beraien nahi bezain egoki. Ikusi dezagun bakoitzaren ibilbidea… Continue reading “Uztaila begi bistan, erantzun bila Suitzara eta Italiara”

Peter Saganen 260 eguneko lehortea

sagan-tirreno-adriatikoa

37 aste eta egun bat, hau da, 8 hilabete eta 16 egun. 260 egun, guztira. Denbora hori igaro da 2014ko ekainaren 29aren eta 2015eko martxoaren 16aren artean. Lehenengo datan, Eslovakiako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen Saganek. Bigarrenean, herenegun, Tirrenoko 6. etapan gailendu zen. Tarte horretan, 2. postuetan espezializatu da eslovakiarra.

Lehenengo postuaren ateetan geratu da maiz Sagan, garaipen bilduma ikusgarria daukan txirrindularia. Aurten, irabazi gabe eman ditu lehenengo hilabeteak. Tinkoff-Saxoren milioi askoko fitxaketari lehenengo arrazoia emateko itxaron behar izan du. Nolakoak izan ziren, baina, 9 hilabete hauetako bigarren postuak?

Continue reading “Peter Saganen 260 eguneko lehortea”

Uztailean oporrak hartzera behartuak [inozentada]

202015ean Tourrek ez Tropelan05ean antolatu genuen lehen Frantziako Tourraren inguruko lehiaketa eta gaur 2014koa azkena izan dela esan beharrean aurkitzen gara, zoritxarrez.

Aste honetan Prudhommek sinatutako eskutitz bat jaso dugu eta ez juxtu Gabonak zoriontzeko. Bere esanetan Tropelak ezingo du 2015eko Tourraren inguruko lehiaketarik antolatuko, ezta La Coursena ere, baldin eta diru kantitate handi bat ordaintzen ez badugu. Kontua da Frantziako gobernuak, Hollanderen iniziatibaz dirudienez, Frantziako Tourrarekin erlazionatutako sareko edozein ekimen, bai lehiaketak bai berriak, kanon bat ordaintzera behartuak izango direla. Dakizuen moduan, eta zoritxarrez, ez gara gai maila honetako ordainketei aurre egiteko.

Hollandek Espainiako gobernuak berriki plazaratu duen jabego intelektualaren legearen antzeko bat egokitu du Frantziako Tourra babesteko. Adierazi duenez, ezinbestekoa zaie Tourra bezalako mundu mailako ekitaldi garrantzitsu bat babestea, batez ere Beijingo Tourra edota Euskal Herriko Itzulia indarra hartzen ari direla ikusita.

Ez dakigu Hollandek eta Prudhommek beraien helburuak lortuko dituzten, baina guri dagokigunez, 2015ean ez Tourra ezta La Course antolatu gabe geratuko gara hamar urteren ondoren lehen aldiz. Oraingoz bi lasterketa horiei eragingo die lege berri honek eta garapenaren baitan ikusteko dago gainontzeko lasterketei etorkizunean aplikatu ala ez.

Horrenbestez, oporrak hartuko ditugu uztailean beste aukerarik ezean. Eta ea gainontzeko lasterketetan ez duten halako neurririk hartzen etorkizunean!!

 

Eguneraketa: inozentada

Atzoko inozentaden eguna izanik, guk gurean hauxe argitaratzea pentsatu genuen. Zorionez gezurra da hemen azaldutakoa eta espero dugu 2015ko uztailean ere opor gutxi izatea!! Espero dugu barretxo batzuk behintzat eragin izana ;-)