
Udaberriko klasikoak jokatzen ari dira eta horien artean garrantzitsuenetakoa den Paris-Roubaix gaur jokatuko da. Hau ez dago Tropelako lehiaketen artean, baina bai hurrengo astetik aurrera jokatuko diren Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Liège–Bastogne–Liège klasikoak, beraz adi kiniela egiteko epeei.
Atzo bukatu zen aurtengo Euskal Herriko Itzulia dakizuen bezala eta Tropelan garaile Aldatzgora izan dugu. Berarekin batera domadoria eta XARET123 izan dira podiuma osatu dutenak. Hiru hauek sariak jasoko dituzte gure sarien atalean agertzen den moduan. Hauek dira sariak: Continue reading “Ardenetako Hirukotea hasi bezperatan, Aldatzgora Itzuliako garaile Tropelan”
Asteazkeneko etapa begiz jota zuen gaurkoa zuen bezala. Esprinter gutxi ziren tropelean eta irabazteko moduko sasoian zetorren. Familia ere etorri zen garaipenen bat ikusteko asmotan baina ez da hala suertatu.
Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat.
Atzokoan
Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da.