Espero genuen, bai, gaurkoan Joaquin Rodriguezek etapa garaipena lortzea. Etapa amaiera aproposa zen berarentzat eta atzo lortu ezin izan zuen garaipena gaurkoan bai. Eta gainera lidergoa bereganatu du.
Ohi moduan ihesaldia osatu da gaurkoan. GreenEDGEk mugitu du lasterketa Clarke, Albasini eta Sulzberger txirrindulariekin. Patxi Vila (UNA) ere protagonista izan da lasterketa bere herritik pasatzen zelako motibatuta. Euskaltel-Euskadik Juanjo Orozen lan bikainari esker kontrolpean izan dute lasterketa eta azken kilometroetan Katusharen laguntzarekin bertan behera utzi dute ihesaldia.
Ibardinen gora Peter Velits (OPQ) jarri da lasterketa buruan Tony Martinentzat (OPQ) lan egiten. RadioShack saiatu da lasterketa mugitzen Monfort eta Frank Schleckekin baina bikain eutsi dio Omegako txirrindulariak. Continue reading “Puritok ez du hutsik egin”


Rojasek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa eta ondorioz, lider jarri da. Faboritoetako batek, Klodenek, agur esan dio itzuliari bost minutu galdu baititu. Gueñesen bukatu da Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa. Ibilbideak, gorabeheratsua izanagatik, ez du tropela txikitu, eta sprintean erabaki da lasterketa. Movistar taldeko Rojas nagusitu zaizkio Poels-i, Wegmann-i, Ratto-ri eta Vichot-i. Gorka Izagirre izan da Euskal Herriko lehen txirrindularia; zortzigarren sailkatu da. Guztira, 129 ziklista iritsi dira tropelean. Aurreko urteetan, lehen etapan jada itzulia irabazteko pronto zeuden txirrindulariak nabarmentzen ziren. Aurten, aldiz, ematen du asteazkenean, Arraten gora ikusi ahal izango ditugula aurrenekoz faboritoak. Ordura arte, bakea.
Raul Perez (