Nork esan behar zidan niri, hiru asteko proben ibilbideen aurkezpenen ondoren, Espainiako Vueltarena gehien gustatuko zitzaidan urteren bat ezagutuko nuenik? bada, aurtengoak uste dut lortu duela.
Azken urteetako ibilbide negargarriaren ondoren, ez zegoen zaila hura hobetzea, baina egia esateko zeharo harrituta utzi naute aurkeztu berri duten ibilbidearekin. Egia esateko, APM txirrindularitza foruko mutilen lana atzean nabari da, baina aurreko urteetan ez bezala Unipublic-ek kasu pixkat egin diela ematen du eta ibilbideak sekulako hobekuntza jaso du.
Ez da helburua ibilbidea etapaz-etapa aztertzea —horretarako hobe www.lavuelta.com web gunetik pasatzea— baina orokorrean aspaldian Espainiako Vueltan ikusi ez diren bezalako etapak prestatu dituzte, bai goi-mendiko etapetan: Aitana, Velefique eta Sierra Nevadako etapak bikainak, bai erdi mailako mendi etapetan: Cati, Avila edo Navacerradako etapak ere, eta ibilbide guztian zehar aurkituko dituzten hainbat eta hainbat tranpa. Honetan ere litekeena da ASOk bere eskua sartu izana —askotan euren proba nagusian, Tourrean, horrelakorik egiten ez badute ere—.
Ibildeari akats bat aurkitzekotan, erlojupekoen kilometro falta da. Azken urteetako mendi negargarriekin ez nien hain kilometro gutxiko erlojupekoei hainbesteko garrantzirik ematen, azkenean dena nahiko konpentsatuta geratzen baitzen, umeentzakoak zirela pentsatzen banuen ere, baina 2009ko edizioko mendiko etapak ikusi ondoren, 30 eta 26km-ko erlojupeko bakoitzari 10na kilometro igoko nizkieke ibilbide benetan borobila osatzeko.
Asko espero zen aurtengo 
Badatorkigu 2008ko Vuelta ere. Batzuri opor egunak amaitzen ariko zaizkie, beste batzuoi (eskerrak!) atseden egunak datozkigu. Baina guztiok bueltan-bueltan,
Hemen dugu falta zitzaigun azkenengo “itzuli handiaren” aurkezpena, Espainiako Vuelta. Jadanik jakinaren gainean izango zarete proba honek ez didala beste lasterketa askok adinako irrikarik sortzen, agian korritzen den garaian korritzen delako, agian partehartzaileen mailagatik… hala ere, batez ere, bere ibilbideak proba ikusgarria izaten laguntzen ez duelako da, nire kasuan behintzat, proba hau ikusi “behar” hori ez izateko arrazoia.