Lanera bueltan, Vuelta!

Vuelta 2008ko mapaBadatorkigu 2008ko Vuelta ere. Batzuri opor egunak amaitzen ariko zaizkie, beste batzuoi (eskerrak!) atseden egunak datozkigu. Baina guztiok bueltan-bueltan, Vueltaz gozatzeko aukera izango dugu!

23 egunetan 21 etapa eta 2 atseden egun. Granadan hasiko da abuztuaren 30ean taldekako erlojupeko batekin. 7 kilometrok erabakiko dute lehen urrezko txirrindularia. Itzulian beste bi erlojupeko jokatuko dira, bata Ciudad Realeko 40 kilometrotan eta bestea azken aurreko etapako 16 kilometrotako kronoeskaladan.

Mendiko etapei dagokienez, hiru etapa izango dira kontuan hartzeko modukoak: Andorran (7. etapa), Pla de Bereten (8. etapa), L’Anglirun (13. etapan) eta Fuentes de Inviernon (14. etapan) amatuko direnak. Lanean izango direnen zorionerako asteburuetan jokatuko diren etapan izango dira. Hau ikusita badirudi eskalatzaileen artean egon daitekeela aurtengo irabazlea.

Sprinterrek ere etapa aproposak izango dituztelakoan naiz, baita iheslari bentura zaleek ere. Baina oraindik webgune ofizialean ez dituzte profil guztiak jarri eta ez naiz ziurtatzera ausartzen.

Dakizuen bezala dagoneeko Tropela.net-en kiniela egiteko aukera izango duzue. Badakigu jende asko etxez kanpo harrapatuko duela lasterketa honek, baina lanera itzultzeko “antidotorik” egokiena izan daitekeela uste dut.

Sariak ere izango ditugu azken lehiaketatan izan ohi dugunaren gisan. Sarien atalean kontsulta ditzakezue.

Tourreko sarituei dagokinez, berriz, esan laister jarriko garela zuekin harremanetan. Sentitzen dugu atzerapen hau, baina nahi baino denbora gutxiagorekin ibili gara azken aldi honetan eta ezin denera iritsi! Eskertzen dizuegu zuen pazientzia.

Era beran esan sari banaketa bat prestatzeko asmotan garela aurtengo saritu guztiekin. Hori hurrengo egunetan zehazten joango gara.

Animo guztioi eta zorte on!!

argazkia: lavuelta.com

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.