Larunbatean martxan jarriko da 3 astetan lehiatzen den azken proba. “Itzuli Handiak” bezala ezagutzen dira Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta. Hala ere, azken urteetan Espainiako Vueltak garrantzia apur bat galtzen ari dela garbi dut eta horren erru handia ibilbideek dute. Egia da azken urteetan edizio bat edo bestek “aprobatu” duela baina oso ibilbide eskasak nagusi izan ditugula esatean ez dut uste errurik egiten dudanik. Eta aurtengoa, agian, aspaldian lasterketa bat prestatzerako orduan egin den ibilbiderik negargarriena dela deritzot. Ez dago goi mailako mendirik, “media montaña“ko etapa gutxi, etapa labur asko… penagarria iruditzen zait. Espainiako Itzuliak hobetzeko asko duela iruditzen zait eta horien artea ibilbidearen arazoa dago. Ibilbideaz gain fetxak eta zaleen falta (penagarria izaten da zenbait mendiko etapetan izaten den zale kopuru txikia) ere gabezia handiak dira munduko 3. itzuli garrantzitsuena kontsideratuta dagoen batentzat.
Momentuz partehartzeak esku bat botatzen dio itzuliari, bertan Evans, Menchov, Cunego, Sastre, Marchante, Samuel, Rebellin, Bettini, Boonen, Freire, Zabel, Petacchi, Bennati… ikusteko moduan izango baikara, nahiz eta batzuk begiak Munduko Txapelketetan gehiago izan dituzten.
Azken urteetan Alemaniako Tourra indar handia hartzen ari da eta ez nintzateke batere harrituko urte gutxiren barruan momentu honetan Espainiako Itzuliak duen lekuan jarriko balitz.
Proba honetan interesa duten orok espabilatu beharko du, itzuli hau gainbeheran dela ematen baitu. Zenbait aldaketek mesede handia egin diezaiokete Vueltari baina ez dut ikusten aldaketa horien berririk. Zer deritzozue?
Aurtengo Espainiako Vueltak badu jabea: Alexandre Vinokourov kazakhstandarra. Itzulia aurrera zihoan heinean hobera egin du eta mendiko lehen etapan onenekiko pare bat minutu galdu bazituen ere egunek aurrera egin ahala izugarrizko maila lortu du.
Urteak daramatza
Gaur mendiko etapa garrantzitsuetako bat genuen Espainiako Vueltan eta berriz ere euskaldun bat izan dugu garaile,
Aspaldian ez nuen horrela sufritzen eta gozatzen etapa bukaera batean. Cuencako amaiera ikusgarria izan da eta gainera etxeko taldeko, Euskaltel-Euskadiko asturiarrak, Samuel Sanchezek egin duen jaitsiera beldurgarriak bihotza azkartu dit eta izerditan hasiarazi dit. Atzetik zuen tropeltxoak ez dio inolako baimenik eman, liderrak, Alejandro Valverdek helmugan ahalik eta gainsari gehien hartu nahi zituelako eta ahal bazuen etapa irabazi nahiko zuelako. Azken kilometroetan (ez dakit zenbat izan diren baina oso luzeak egin zaizkit) Valverderen hiru taldekide aritu dira jo eta su asturiarra harrapatu nahian. Samuelek ez du inoiz 10 segundu baino gehiago abantailarik izan baina bere abilezia eta ausardiari esker azken aurreko kilometroa tropeltxoa baina azkarrago egin du. Honela, azken kilometroari 8 segundu abantailarekin ekin dio eta juxtu-juxtu baina etapa irabaztea lortu du. Ikusgarria eta pozgarria! Gainera unetxo batez gozatzeko eta eskuak gora altxatzeko astia ere izan du.