Erlojupekoa, lehen testa

fs028.jpg Orain arte ez da gauza handirik ikusi Vueltan, ez hautagai nagusiei dagokienez. Baina bihar izango dute lehenengo proba serioa: 42,5 kilometroko erlojupekoa, lau-laua, Ciudad Realen. Bero izugarriarekin, seguruenik. Orduan ikusiko da nortzuk dauden Vuelta lehiatzeko moduan eta nortzuk ez.

Badaude erlojupekoan espezialistak direnak: Astanako Contador, Leipheimer eta Kl�den, Clement, Chavanel, Gerolsteinerreko Lang eta Schumacher, Bruseghin, Popobitx eta Ignatiev, besteak beste. Eta sailkapen nagusiaren lehian egon gura duten hainbat eskalatzailek denbora dezente gal lezakete; batez ere Antonek, Mosquerak eta Gesinkek. Sastre hobeto moldatzen da halakoetan, eta ikusiko dugu ea zer egiten duen Valverdek.

Badirudi Schumacher ez dagoela Tourreko gorputzaldiarekin; hortaz, Astanak saio polita egingo duela iruditzen zait, eta, ematen duenez, Leipheimer estatubatuarra dago sasoikoen.

Gaur, berriz, Vueltako lehenengo esprint purua ikusiko dugulakoan nago, ez dago-eta porturik ibilbidean. Hortaz, Boonen, Bennati, Zabel, Koldo, Duque, Van Avermaet eta horietaz gain, orain arte aukerarik izan ez duten Napolitano, Clerc, Usov, Bazayev, Vaitkus, Gatto, Haussler, Trussov, Hunt, Breschel, Haedok-eta agertu beharko dute. Freire ez dut aipatu, ez dagoelako fin, baina hark ez du askorik behar ezustekoa emateko.

Argazkia: Fotoreporter Sirotti